Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

INFORMAZIO PUBLIKOA

8.01.- informazioa eta herritarrentzako orientazioa

GAIA

EDUKIA

Zer da?

Zertan datza?

Herritarrei Udalarekin eta oro har udalerriarekin zerikusia duen edozein gairen inguruko informazioa eta orientazioa ematea da, baita egin beharreko izapideen inguruko orientazioa ematea ere.

Nork eska dezake?

Interesdun guztiek edo euren legezko ordezkariek.

Aurkeztu beharreko agiriak

-        "0.01 Eskabide orokorra" eskaera-inprimakia.

-        Eskaera interesdunak berak aurkezten ez badu, "0.02 Ordezkaritza-idatzia" inprimakia. Ordezkariak bere jatorrizko nortasun-agiria eta interesdunaren jatorrizko nortasun-agiria edo kopia bat aurkeztu beharko ditu.

-        Eskatzaileak beharrezkotzat jotzen duen beste edozein agiri.

Non izapidetzen da?

- Aurrez aurre:

Udal-bulegoak: Herritarrentzako Arreta Zerbitzua:

Eliza auzoa 3 – Arespalditza.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara.

Luiaondoko arreta-bulegoa:

Dorre kalea 27, etxabea– Luiaondo.

Ordutegia: Astelehenak: 09:00etatik 12:00etara.

              / Asteazkenak: 12:00etatik 15:00etara.

-  Mezu elektroniko bat bidalita: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

- TelematikokiEGOITZA ELEKTRONIKOA, ziurtagiri digitalaren bitartez.

Betebehar ekonomikoak

-  Doakoa.

Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea?

-        Aurreikusitako epea: berehalakoa.

-        Ebazpena emateko epealdia eta isiltasun administratiboaren esanahia egin beharreko prozeduraren araberakoa izango da.

Zer prozedurari jarraitu behar zaio behin eskaera jasota?

-        Informazioa ematea eskuragarri dauden tresnekin (izapideen eskuliburua, eskabide-ereduak…).

-        Baldin eta informazio espezifikoa behar bada, dagokion saileko teknikarien kontaktua emango da.

-          

Ondorengo izapideen laburpena

-        Aurkeztutako eskabidearen arabera dagokiona.

Oharrak

-       Udalak badauka Whatsapp mezularitza-aplikazioaren bitarteko herritarrentzako arreta-zerbitzu bat. Haren bitartez, udalerriko edozein herritarrek jaso dezake berehala udalerriaren interesekoa den edozein berri, alerta edo informazio.

Informazioa jasotzeko, beharrezkoa da alta ematea zerbitzuaren erabiltzaile gisa, “Whatsapp zerbitzuan alta emateko eskaera” mezua 615788156 telefono-zenbakira bidaliz.

Agiri osagarriak

-       "0.01 Eskabide Orokorra"

-       "0.02 Ordezkaritza-idatzia"

Onespena

-          Alkatetza.

Unitate arduraduna

-          Idazkaritza.

Indarraldia

-          Aplikagarria den legeria aldatu arte.

Lege-esparrua

-          7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituena (BOE, 80. zk., 1985-04-03).

-          39/2015 Legea, urriaren 1ekoa,  Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa (BOE, 236. zk., 2015/10/02).

-          19/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa.

-             

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31