INFORMAZIO PUBLIKOA |
8.08.- ESKER ONAK, IRADOKIZUNAK, KEXAK ETA ERREKLAMAZIOAK JASOTZEA. |
GAIA |
EDUKIA |
Zer da? Zertan datza? |
- Esker onak jasotzea. - Herritarrek proposatutako egitasmo edo iradokizunak jasotzea zerbitzuen kalitatea hobetzeko, gastu publikoaren errendimendua edo aurrezkia handitzeko, izapideak sinplifikatzeko edo beharrezkoak ez diren izapideak ezabatzeko edo herritarrek Udalarekiko duten asebetetasun-maila areagotzeko. - Atzerapenengatik, arreta faltagatik edo udal administrazioaren edo zerbitzuen funtzionamenduan hautematen den beste edozein jarduketa irregularrengatik herritarrek aurkeztutako kexa eta erreklamazioak. |
Nork eska dezake? |
Interesdun orok eta/edo euren legezko ordezkariak. |
Aurkeztu beharreko agiriak |
- "0.01 Solicitud General" eskaera-inprimakia, beteta. - Ondasunaren edo ondasunen titularraren jatorrizko NAN edo IFZ, indarrean. - Egokitzat jotzen den dokumentazio osagarria. - Eskaera interesdunak berak aurkezten ez badu, "0.02 Ordezkaritza-idatzia" inprimakia. Ordezkariak bere jatorrizko nortasun-agiria eta interesdunaren jatorrizko nortasun-agiria edo kopia bat aurkeztu beharko ditu. |
Non izapidetzen da? |
- Aurrez aurre: Udal-bulegoak: Herritarrentzako Arreta Zerbitzua: Eliza auzoa 3 – Arespalditza. Ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara. Luiaondoko arreta-bulegoa: Dorre kalea 27, etxabea– Luiaondo. Ordutegia: Astelehenak: 09:00etatik 12:00etara. / Asteazkenak: 12:00etatik 15:00etara. - Mezu elektroniko bat bidalita: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. - Aiarako Udalaren webgunean eskuragarri dagoen web galdetegiaren bitartez. - Telematikoki: EGOITZA ELEKTRONIKOA |
Betebehar ekonomikoak |
- Doakoa. |
Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea? |
Ebazpena emateko aurreikusitako epea: hamabost egun. Ebazpena emateko legezko gehieneko epea: hiru hilabete. Administrazio isiltasuna: ez dagokio. |
Zer prozedurari jarraitu behar zaio behin eskaera jasota? |
- Esker oneko idatzia, iradokizuna, kexa edo erreklamazioa jasotzea eta sarrerako erregistroa ematea. - Interesdunaren agiriaren kopia zigilatua ematea, aurkezpen-datarekin. - Dagokion sailari helaraztea, Idazkaritzari edo Alkatetzari, edukiaren arabera. |
Ondorengo izapideen laburpena |
- Iradokizuna, kexa edo erreklamazioa bada: - Informazio-espedientea irekitzea. - Dagozkion txostenak ematea. - Interesdunari egindako jarduketak eta, hala badagokio, hartutako neurriak jakinaraztea. - Esker oneko idatzi bat baldin bada: - Dagokionari jakinaraztea. - |
Oharrak |
- Kexak ez dira inola ere administrazio-errekurtso kontsideratuko, eta kexa horiek aurkezteak ez du indarreko legerian ezarritako epeak etetea ekarriko. Era berean, ez dituzte inola ere baldintzatuko interesdunek gainontzeko prozedura jakinetan dituzten ekintza edo eskubideak. - Kexak idatziz aurkeztu beharko dira beti. |
Agiri osagarriak |
|
Onespena |
- Alkatetza. |
Unitate arduraduna |
- Idazkaritza. |
Indarraldia |
- Aplikagarria den legeria aldatu arte. |
Lege-esparrua |
- 951/2005 Errege Dekretua, Estatuko Administrazio Orokorraren kalitatea hobetzeko esparru orokorra ezartzen duena. |