Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

UDAL ERROLDA

1.07.- ERROLDA-ZIURTAGIRIAK

GAIA

EDUKIA

Zer da?

Zertan datza?

 Etxebizitza batean bizi den pertsona baten edo gehiagoren errolda ziurtatzen duen dokumentua, momentu horretan udal erroldan dauden datuak jasotzen dituena.

-          Banakako errolda-ziurtagiria:

Pertsona bat etxebizitza batean erroldatuta dagoela ziurtatzen duen dokumentua.

-          Ziurtagiri historikoa:

Herritar batek udalerrian bertan erroldatua egonda egin dituen errolda-aldaketak ziurtatzen dituen dokumentua.

-          Bizikidetza-, kolektibo- edo familia-ziurtagiria.

Etxebizitza berean bizi diren pertsona guztien errolda egiaztatzen duen dokumentua (soil-soilik emango da dagokion administrazio-prozedurarako ezinbestekoa denean; izan ere, izaera pertsonaleko datuei buruzko araudiak babesten dituen hirugarrenen datuak jasotzen dira bertan).

Nork eska dezake?

 Interesdun guztiek edo euren legezko ordezkariek.

Aurkeztu beharreko agiriak

Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

-          NAN, pasaporte, gidabaimen edo egoitza-baimen originala, bidezkoa denaren arabera, indarrean.

-          Eskaera interesdunak berak aurkezten ez badu, "0.02 Ordezkaritza-idatzia". Ordezkariak bere jatorrizko nortasun-agiria eta interesdunaren jatorrizko nortasun-agiria edo kopia bat aurkeztu beharko ditu.        

-          Adingabeen kasuan: Familia-liburua.

Eskatzailea adingabearekin bizi ez den gurasoetako bat bada, guraso ahala egiaztatzen duen dokumentua edo “1.01 Adingabeen ardurapeko adierazpena" aurkeztu beharko du, beste gurasoaren baimenarekin eta haren NANaren kopiarekin.

-          Bizikidetza-, kolektibo- edo familia-egiaztagirien kasuan, etxebizitzan bizi diren adineko guztien baimena eta euren NANaren kopia aurkeztu beharko da. Era berean, etxebizitzan adingabeak baldin badaude, familia-liburua aurkeztu beharko da.

Non izapidetzen da?

- Aurrez aurre:

- Udal-bulegoak: Herritarrentzako Arreta Zerbitzua:

  Eliza auzoa 3 – Arespalditza.

  Ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara.

- Luiaondoko arreta-bulegoa:

  Dorre kalea 27, behealdea – Luiaondo.

   Ordutegia: Astelehenak: 09:00etatik 12:00etara. / Asteazkenak: 12:00etatik 15:00etara.

- TelematikokiEGOITZA ELEKTRONIKOA, ziurtagiri digitalaren bitartez.

-   Honela ere eskatu ahalko da:

-   Postaz: Correoseko bulegoetan, ziurtagiri digital irekiaren bitartez.

-   Dagokion hitzarmena sinatu duten Estatuko Administrazio Orokorraren, Autonomia Erkidegoetako Administrazioen eta Tokiko Erakundeen edozein organotako erregistroetan, eta Espainian atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan eta kontsulatu-bulegoetan.

Kasu horietan, honako datu hauek eman eta konprobatu beharko dira: NANa, helbidea, izena eta bi abizen (ziurtagiria postaz bidaliko da, soil-soilik erroldan jasota dagoen etxebizitzara).

Betebehar ekonomikoak

Doakoa.

Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea?

-            Berehalakoa.

-            1996a baino lehenagoko datuei erreferentzia egiten dieten ziurtagiri historikoen kasuan, bost egunekoa izango da epea, eskabidea aurkezten denetik aurrera kontatzen hasita; izan ere, ez daude formatu digitalean eskuragarri.

Zer prozedurari jarraitu behar zaio behin eskaera jasota?

-          Interesdunaren edo haren legezko ordezkariaren nortasuna egiaztatzea.

-          Ziurtagiria ematea aplikazio informatikoaren bitartez.

Ondorengo izapideen laburpena

-    Datuen titularrari emango zaio errolda-ziurtagiria (edo baimena duen pertsonari, hala badagokio) edo interesdunaren etxebizitzara bidaliko dira.

-             Artxibatzea.

Oharrak

-             Oro har, 3 hilabeteko balioa izango du, gehienez ere.

-             Erroldari buruzko datuak emango zaizkie hala eskatzen duten beste administrazio batzuei interesdunaren baimenik gabe, soil-soilik beren eskumenak erabiltzeko beharrezkoak direnean eta egoitzari edo etxebizitzari buruzko datuak garrantzitsuak diren gaietarako.

Agiri osagarriak

-          "0.02 Ordezkaritza-idatzia"

-          "1.01 Gurasoen ardurapeko adierazpena udal erroldan emantzipatu gabeko adin txikikoei izena emateko edo helbidea aldatzeko"

Onespena

 

Unitate arduraduna

-          Idazkaritza

Indarraldia

-          Gai horren inguruko legeria aldatu arte.

Lege-esparrua

-          Toki-erakundeen Biztanleria eta Lurralde Mugaketari buruzko Erregelamendua onartzen duen 1690/1986 Errege Dekretuaren 53. artikulua eta hurrengoak (1986ko abuztuaren 14ko BOE, 194. zk., abenduaren 20ko 2612/1996 Errege Dekretuak aldatu zuena).

-          Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legea (1985eko apirilaren 3ko BOE, 80 zk., urtarrilaren 10eko 4/1996 Legeak aldatu zuena).

-          Resolución de 30 de enero de 2015, de la Presidencia del Instituto Nacional de Estadística y de la Dirección General de Coordinación de Competencias  con las Comunidades Autónomas y las Entidades Locales sobre instrucciones técnicas a los Ayuntamientos sobre gestión del padrón municipal2015eko urtarrilaren 30eko Ebazpena, Estatistika Institutu Nazionaleko presidentetzarena eta Autonomia Erkidegoen eta Toki Erakundeen Eskumenak Koordinatzeko Zuzendaritza Nagusiarena, udal errolda kudeatzeko Udalei eman beharreko jarraibide teknikoei buruz.

-          Ley orgánica 14/2003, de 20 de noviembre, 14/2003 Lege Organikoa, azaroaren 20koa, atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko 4/2000 Lege Organikoa aldatu zuena.

-          Ley Orgánica 3/2018, de 05 de diciembre, de Protección de Datos Personales y garantía de los derechos digitales3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa.

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31