Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

UDAL ERROLDA

1.10.- EUROPAR BATASUNEKO ETA ASIMILATUTAKO ATZERRITARREN ETA EUROPAR BATASUNEKO EGOITZA-TXARTELA EDO EGOITZA IRAUNKORRA DUTEN EUROPAR BATASUNETIK KANPOKO ATZERRITARREN (EZ EUROPAR BATASUNETIK KANPOKO ATZERRITARRAK) IZANIK ESPAINIAN EGOITZA IRAUNKORRERAKO BAIMENIK EZ DUTEN HERRITARRAK)  ERROLDAKO INSKRIPZIOA KONFIRMATZEA.

GAIA

EDUKIA

Zer da?

Zertan datza?

  Beren inskripzioa berritzera derrigortuta ez dauden atzerritarrak udal erroldan inskribatzea da (Europar Batasuneko, Islandiako, Liechtensteineko, Norvegiako, Suitzako herritarrak eta Europar Batasuneko txartela edo egoitza iraunkorra duten herritarrak). Hala ere, aldian-aldian konfirmatu beharko da udalerrian bizi direla, betiere aintzat hartuta erroldako azken eguneratzeei dagokien informazioa. Horrez gain, kontuan hartuko dira egoitza iraunkorreko txartelen edo Europar Batasuneko erregistroaren jaulkipen-datak edo azken berritze-datak, eta, beraz, bi edo bost urteko epealdietan mugimendurik egon ez den kasuetan soilik egingo da, betiere interesdunak Atzerritarren Erregistro Zentralean erregistratuta dauden edo ez aintzat hartuz.

  Konfirmatzeak erroldan dauden datuak berrestea ekarriko du berekin, Espainian bizitzen jarraitzen duelako adierazpen bat betetzearekin eta Aiarako udalerrian inskribatuta dagoela konfirmatzeko borondatearekin batera.

Nork eska dezake?

  Europar Batasuneko estatuetako, Norvegiako, Islandiako, Liechtensteineko eta Suitzako herritarrek edo Europar Batasuneko txartela edo egoiliar iraunkor txartela duten herritarrek, Aiara udalerrian erroldatuta daudenak, edo haien legezko ordezkariek.

Aurkeztu beharreko agiriak

-        “Atzerritarren konfirmatzeko eskabidea” inprimakia. (Udalak bete behar du).

-       Eskaera interesdunak berak aurkezten ez badu, "0.02 Ordezkaritza-idatzia". Ordezkariak bere jatorrizko nortasun-agiria eta interesdunaren jatorrizko nortasun-agiria edo kopia bat aurkeztu beharko ditu.

 A)  IDENTIFIKAZIO-AGIRIAK:                                                    

-         Eskumena duten Espainiako erakundeek emandako egoitza-txartela, indarrean, edo beren nazionalitateko herrialdeko pasaportea, indarrean (iraungita baldin badago, berritzearen frogagiria).

 B) ADINGABEAK:

-         Adingabearen jatorrizko nortasun-agiria, indarrean (egoitza-baimena edo pasaportea).

-         Gurasoetako baten jatorrizko nortasun-agiria, indarrean (egoitza-baimena edo pasaportea).

-         Hala badagokio, familia-liburu originala eta kopia.

-         Adingabeen konfirmatze-eskaera adingabearen ardura duen gurasoak edo legezko ordezkariak sinatu beharko du, eta nortasun agiriaren fotokopia ere aurkeztu beharko du.

Non izapidetzen da?

- Aurrez aurre:

Udal-bulegoak: Herritarrentzako Arreta Zerbitzua:

Eliza auzoa 3 – Arespalditza.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara.

Luiaondoko arreta-bulegoa:

Dorre kalea 27, etxabea – Luiaondo.

Ordutegia: Astelehenak: 09:00etatik 12:00etara.  ---  / Asteazkenak: 12:00etatik 15:00etara.

Betebehar ekonomikoak

Doakoa.

Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea?

-          Berehalakoa (atzerriko herritarrak epearen barruan konfirmatzen badu inskripzioa).

-          Ebazpena emateko gehieneko epea: hiru hilabete, iraungitzeagatik baja-prozedurari hasiera ematen dion Alkatetza Dekretua onesten denetik aurrera kontatzen hasita (baldin eta atzerriko herritarrak inskripzioa epearen barruan konfirmatzen EZ badu).

Jarraitu beharreko prozedura

-          EINek komunikazioa igortzen du, hilabeteko truke-fitxategiaren bitartez (kodea: 141, 142,143). Haren bidez jakinarazten zaio Espainian egoitza iraunkorrerako baimenik ez duen Europar Batasunetik kanpoko atzerritarra ez den atzerritarrari hiru hilabeteren buruan iraungiko zaiola udal erroldako inskripzioa.

-          Informazio hori eskuan eta INEk jakinarazitako data bete baino lehen, udalak atzerritarrak udalerrian bizitzen jarraitzen duela egiaztatu beharko du; hartara, jakinarazpen bat bidali beharko zaio interesdunari udaletxera joan eta bere inskripzioa konfirma dezan.

-          Udaletxera joan beharko da Espainian egoitza iraunkorrerako baimenik ez duen Europar Batasunetik kanpoko atzerritarra ez den herritar atzerritarra “Atzerritarren konfirmatze eskaera” eredua betetzeko.

-          Interesdunaren edo haren legezko ordezkariaren nortasuna egiaztatzea.

-          Udal erroldako aplikazio informatikoan sartzea datuak.

-          Datuak INEri bidaltzea hilabeteko fitxategiaren bitartez.

-          Baldin eta bere inskripzioa EZ badu ezarritako epean konfirmatzen:

-          Alkatetzaren ebazpen arrazoitua, herritar atzerritarrari udal erroldan baja ematea erabakitzen duena atzerritarra udal erroldan bidegabeki inskribatuta egoteagatik.

-          Alkatetza Dekretua jakinaraztea interesdunari, alegazioak aurkezteko epea emanez.

-          Baldin eta jakinarazpena egitea ezinezkoa bada, Alkatetza Dekretua BOEn eta iragarki-taulan argitaratzea.

-          Behin alegazioak aurkezteko denbora bukatuta, ez baldin bada alegaziorik aurkeztu, ziurtagiria ematea, non adieraziko baita ez dela alegaziorik egin.

-          Espedientea INEri bidaltzea eta Errolda Kontseiluari baja ematearen aldeko txostena eskatzea.

-          INEren aldeko txostena jaso denean, baja jasota gera dadin egin beharreko diligentzia egitea.

-          Udal erroldako aplikazio informatikoan sartzea datuak, eta atzerriko herritarrari baja ematea.

-           

Ondorengo izapideen laburpena

-             Datuak INEri bidaltzea hilabeteko fitxategiaren bitartez.  

-             Artxibatzea.

Oharrak

-             Etxebizitzaren edo datu pertsonalak aldatzearen izapideak errolda-inskripzioa konfirmatzea dakar berekin.

-              

Agiri osagarriak

-          "0.02 Ordezkaritza-idatzia"

Onespena

-           Alkatetza.

Unitate arduraduna

-          Idazkaritza.

Indarraldia

-          Gai horren inguruko legeria aldatu arte.

Lege-esparrua

-        Toki-erakundeen Biztanleria eta Lurralde Mugaketari buruzko Erregelamendua onartzen duen 1690/1986 Errege Dekretuaren 53. artikulua eta hurrengoak (1986ko abuztuaren 14ko BOE, 194. zk., abenduaren 20ko 2612/1996 Errege Dekretuak aldatu zuena).

-        Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legea (1985eko apirilaren 3ko BOE, 80 zk., urtarrilaren 10eko 4/1996 Legeak aldatu zuena).

-        14/2003 Lege Organikoa, azaroaren 20koa, atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko 4/2000 Lege Organikoa aldatu zuena.

-        2015eko urtarrilaren 30eko Ebazpena, Estatistika Institutu Nazionaleko presidentetzarena eta Autonomia Erkidegoen eta Toki Erakundeen Eskumenak Koordinatzeko Zuzendaritza Nagusiarena, udal errolda kudeatzeko Udalei eman beharreko jarraibide teknikoei buruz.

-        3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa.

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31