OGASUNA |
2.03.- TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGAREN (TMIZ) SALBUESPENAK ETA HOBARIAK. |
GAIA |
EDUKIA |
Zer da? Zertan datza? |
Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergari aplikatzen zaizkion salbuespenak eta hobariak, betiere interesdunak aurretiaz hala eskatuta. Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergari buruzko araudi espezifikoan daude aurreikusita. Ikusi honako hauetan jasotako kasu ezberdinak: Aiarako Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga arautzen duen ordenantza fiskala. |
Nork eska dezake? |
Interesa duen pertsona orok eta ibilgailuaren titularra izango denaren legezko ordezkariak. |
Aurkeztu beharreko agiriak |
Salbuespen eta/edo hobari motaren arabera, zerga arautzen duen ordenantza fiskalak ezarritako agiriak aurkeztu beharko dira: - SALBUESPENA DESGAITASUNAGATIK eskatzen bada: - "2.03 Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren salbuespenen eta hobarien eskabidea" inprimakia. - Ibilgailuaren titularraren jatorrizko NAN edo AIZ, indarrean. - Arabako Foru Aldundiak aitortutako desgaitasun-egiaztagiria. - Ibilgailuaren dokumentazioaren kopia. - SALBUESPENA NEKAZARITZA-IBILGAILUA IZATEAGATIK eskatzen bada: - "2.03 Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren salbuespenen eta hobarien eskabidea" inprimakia. - Ibilgailuaren titularraren jatorrizko NAN edo AIZ, indarrean. - Nekazaritzako Ikuskapenaren Txartela. - HOBARIA FAMILIA UGARIA IZATEAGatik eskatzen bada: - "2.03 Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren salpuespenen eta hobarien eskabidea", inprimakia aurkeztu beharko da hobaria eskatzeko (zergaren sortzapen-urtean). - Ibilgailuaren titularraren jatorrizko NAN edo AIZ, indarrean. - Familia ugariko titulua. - Ibilgailuaren ezaugarri berezien egiaztagiriaren kopia. - Ibilgailuaren dokumentazioaren kopia. - HOBARIA IZAERA HISTORIKOKO IBILGAILUA IZATEAGATIK eskatzen bada hobaria: - "2.03 Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren salbuespenen eta hobarien eskabidea" inprimakia aurkeztu beharko da salbuespena eskatzeko. - Ibilgailuaren titularraren jatorrizko NAN edo AIZ, indarrean. - Autonomia Erkidegoak ibilgailu historiko gisa sailkatzearen alde emandako ebazpena eta ibilgailua Ibilgailu historikoei buruzko Erregelamenduan ezarrikoari jarraikiz matrikulatuta egotea (1247/1995 Errege Dekretua, uztailaren 14koa). - Ibilgailuaren fitxa teknikoa. - Eskaera interesdunak berak aurkezten ez badu, "0.02 Ordezkaritza-idatzia". Ordezkariak bere jatorrizko nortasun-agiria eta interesdunaren jatorrizko nortasun-agiria edo kopia bat aurkeztu beharko ditu. |
Non izapidetzen da? |
- Aurrez aurre: Udal-bulegoak - Herritarrentzako Arreta Zerbitzua: Eliza auzoa 3 – Arespalditza. Ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara. Luiaondoko arreta-bulegoa: Dorre kalea 27, etxabea – Luiaondo. Ordutegia: Astelehenak: 09:00etatik 12:00etara. / Asteazkenak: 12:00etatik 15:00etara. - Mezu elektroniko bat bidalita: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. - Telematikoki: EGOITZA ELEKTRONIKOA, ziurtagiri digitalaren bitartez. |
Betebehar ekonomikoak |
- Doakoa. |
Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea? |
- Aurreikusitako epea: hilabete bat. - Legezko gehieneko epea: 6 hilabete. |
Zer prozedurari jarraitu behar zaio behin eskaera jasota? |
- Eskabidea jasotzea eta aurkeztutako agiriak konprobatzea. - Aurkeztutako agiriak eta salbuespenaren egokitasuna analizatzea. |
Ondorengo izapideen laburpena |
- Alkatetzak ebazpena ematea eta interesdunari jakinaraztea. - Dokumentazioa artxibatzea. |
Oharrak |
- Salbuespenak Honako hauek egongo dira zerga ordaintzetik salbuetsita: - Abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretuak onartu zuen Ibilgailuen Erregelamendu Orokorreko II. eranskineko A letran aipatzen diren mugikortasuna mugatuta dutenentzako ibilgailuak, desgaitasunak dituzten pertsonen izenean matrikulatuta daudenak. - 14 zaldi fiskal baino potentzia txikiagoa duten ibilgailuak, desgaitasunak dituzten pertsonen izenean matrikulatua daudenak, soil-soilik pertsona horiek erabiltzeko. Salbuespen hori aipatu inguruabarrak mantentzen diren bitartean aplikatuko zaie bai desgaitasunak dituzten pertsonek gidatutako ibilgailuei bai pertsona horiek garraiatzeko erabiltzen direnei. Aurreko bi paragrafoetan aurreikusitako salbuespenak ezin izango zaizkie aplikatu salbuespen horien onuradun pasiboei urtebetez baino gehiagoz. Letra honetan aurreikusitako ondoreetarako, honako hauek dituzte desgaitasunak: a) Ehuneko 33 eta ehuneko 65 bitarteko desgaitasun-maila aitortuta duten pertsonak, betiere mugikortasun mugatuko eskasia-egoera batean badaude. Egoera horiek abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuko III. eranskinean dagoen baremoko A, B edo C letretan deskribatutakoak kontsideratuko dira. b) Gutxienez ehuneko 65eko desgaitasun-maila duten pertsonak. - Traktoreak, atoiak, erdi-atoiak eta Nekazaritzako Ikuskapenaren Txartela duten makinak. - Hobariak: - Zorraren kuotaren ehuneko 100eko hobaria ezarri da Ibilgailu Historikoen Erregelamenduaren arabera izaera historikoa dutela kontsideratzen diren ibilgailuentzat (1247/1995 Errege Dekretua). - Zorraren kuotaren ehuneko 25eko hobaria ezarri da 5 plaza edo gehiagoko ibilgailuentzat, baldin eta familia ugariko kideren bat bada ibilgailuaren titularra, indarreko legeriarekin bat etorriz. Ibilgailu bakarrari emango zaio hobaria familia ugari bakoitzeko. - Oro har, salbuespenaren eta/edo hobariaren ondoreak onartu eta ondorengo urtean sartuko dira indarrean. - DESGAITASUNEN kasuan, desgaitasunak dituzten pertsonentzako aparkalekuak erreserbatzeko identifikazio-txartela eska daiteke. |
Agiri osagarriak |
- "2.03 Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren salbuespenen eta hobarien eskabidea" |
Onespena |
- Alkatetza. |
Unitate arduraduna |
- Idazkaritza. |
Indarraldia |
- Dagokion ordenantza fiskala aldatu arte. |
Lege-esparrua |
- Arabako Zerga Orokorrari buruzko l 6/2005 Foru Araua. - 44/1989 Foru Araua, uztailaren 19koa, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergari buruzkoa. - Aiarako Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga arautzen duen ordenantza fiskala. |