Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

OGASUNA

2.04.- JARDUERA EKONOMIKOEN GAINEKO ZERGAN (JEZ) ALTA EMATEA, ALDAKETAK EGITEA ETA BAJA EMATEA.

GAIA

EDUKIA

Zer da?

Zertan datza?

Udalerri batean enpresa-jarduerak edo jarduera profesionalak edo artistikoak egitea kargatzen duen zerga da, lokal jakin batean egiten diren edo ez edo zergaren tarifetan zehaztuta dauden edo ez aintzat hartu gabe.

Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren subjektu pasioek (salbuespenik ez dutenek) derrigorrez aurkeztu behar dituzte beren alta-adierazpenak (zerga horrekin kargatutako jarduera bakoitzeko eta jarduerarekin lotutako lokal bakoitzagatik), aldaketa-adierazpenak (jardueran aldaketak egiten direnean) eta baja-adierazpenak (baldin eta jarduera eteten bada).

Besteak beste, salbuetsita daude 2 milioitik beherako operazio-bolumena duten subjektu pasiboak.

Udalari dagozkio kudeaketa-, likidazio-, ikuskatze- eta diru bilketa-ahalak, bai borondatezko epealdian bai premiamendu-garaian.

Arabako Foru Aldundiari bakarrik dagokio matrikula egin eta gordetzea, jarduera ekonomikoak kalifikatzea, kuotak adieraztea eta dagozkion kobratze-agiriak diseinatzea.

Nork eska dezake?

-          Zerga honen subjektu pasiboak dira Arabako Zerga Orokorrari buruzko 6/2005 Foru Arauaren 35. artikuluko 3. atalak aipatzen dituen pertsona fisikoak, juridikoak eta entitateak, betiere Arabako lurralde historikoan egiten badituzte zerga-egitatea sortzen duten jarduerak.

Enpresa-jarduerak edo jarduera profesionalak edo artistikoak bere kontura egiten dituen pertsona fisiko edo juridiko orok aurkeztu behar du JEZen alta-adierazpena.

Aurkeztu beharreko agiriak

 Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

-        "Arabako Foru Aldundiko inprimaki normalizatua" inprimakia.

-        Enpresa-jardueren kasuan: 840 inprimakia

-        Jarduera profesional edo artistikoen kasuan: 841 inprimakia.

-        Jardueraren pertsona fisiko edo juridiko titularraren jatorrizko NAN edo IFZ, indarrean.

-        "Arabako Foru Aldundiaren 036 edo 037 errolda adierazpena" inprimakia.  

Martxoaren 10eko 10/2015 Foru Arauari jarraikiz, jarduera batean hasi, baja eman edo jardueraren egoitza aldatu nahi duen zergadun orok aurkeztu beharko du errolda adierazpena (036 edo 067 ereduak) ekonomia-jardueren gaineko zergan (JEZ) alta, baja edo egoitzaren aldaketa izapidetu aurretik, dagokion Udalean (udal kuota) edo Arabako Foru Aldundian (probintziako edo estatuko kuota).

-             Eskaera interesdunak berak aurkezten ez badu, "0.02 Ordezkaritza-idatzia". Ordezkariak bere jatorrizko nortasun-agiria eta interesdunaren jatorrizko nortasun-agiria edo kopia bat aurkeztu beharko ditu.      

Non izapidetzen da?

- Adierazpenak aurkezteko tokiak:

a) Udal kuotaren bitartez ordaintzen denean: Aiarako udaletxean.

- Aurrez aurre:

Udal-bulegoak - Herritarrentzako Arreta Zerbitzua:

 Eliza auzoa 3 – Arespalditza.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara.

Luiaondoko arreta-bulegoa:

Dorre kalea 27, etxabea – Luiaondo.

Ordutegia: Astelehenak: 09:00etatik 12:00etara.

              / Asteazkenak: 12:00etatik 15:00etara.

-  Mezu elektroniko bat bidalita: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

- TelematikokiEGOITZA ELEKTRONIKOA, ziurtagiri digitalaren bitartez.

b) Probintziako edo estatuko kuotaren bitartez ordaintzen denean: Arabako Foru Aldundian, zehazki, Udal Zerga eta Katastro Zerbitzua, Ogasuna, Finantzak eta Aurrekontuak Saila (Probintzia plaza, z.g., 01001 Vitoria-Gasteiz.)

Betebehar ekonomikoak

Zergaren kuota kalkulatzeko, Jarduera ekonomikoen gaineko zergari buruzko uztailaren 19ko 43/1989 Foru Arauan eta arau hori osatzen eta garatzen duten xedapenetan ezarritakoa eta Foru Arau horretan aurreikusitako, Udalak erabakitako eta Aiara udalerriko jarduera ekonomikoen gaineko Zergaren ordenantza fiskal arautzailean araututako koefizientea, indizea eta hobariak aplikatuko dira.

 

Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea?

-            Aurreikusitako epea: hilabete bat.

-               

Zer prozedurari jarraitu behar zaio behin eskaera jasota?

-          Aurkeztutako dokumentazioa bildu eta konprobatzea.

-          Alta-, aldaketa- edo baja-eskabidearen kopia bidaltzea Arabako Foru Aldundiari (Udal Zerga eta Katastro Zerbitzua, Ogasuna, Finantzak eta Aurrekontuak Saila), zergaren matrikulan sar dezaten.

-             

Ondorengo izapideen laburpena

-            Zerga likidatzea eta dagokion ordainagiria kobratzea.

Oharrak

-        Zergaldia bat dator urte naturalarekin, alta-adierazpenen kasuan izan ezik; kasu horretan, jarduera hasten denetik urte naturalaren bukaerara arteko epealdia egongo da.

-        Baja-adierazpenen kasuan, zergaldia urtarrilaren 1etik baja-adierazpena aurkezten den arte egongo da indarrean.

-          

Agiri osagarriak

-          "Impreso normalizado de la Diputación Foral de Álava"."Arabako Foru Aldundiko inprimaki normalizatua".

-            "Declaración Censal 036 ó 037  de la Diputación Foral de Álava"."Arabako Foru Aldundiaren 036 edo 037 errolda adierazpena".

-            "0.02 Escrito de Representación""0.02 Ordezkaritza-idatzia"

-               

Onespena

-            Alkatetza.

Unitate arduraduna

-             Idazkaritza.

Indarraldia

Gai horren inguruko legeria aldatu arte.

Lege-esparrua

-          Norma Foral 6/2005 General Tributaria de ÁlavaArabako Zerga Orokorrari buruzko 6/2005 Foru Araua.

-          Norma Foral 43/1989, de 19 de julio, del Impuesto sobre Actividades EconómicasJarduera ekonomikoen gaineko zergari buruzko 43/1989 Foru Araua, uztailaren 19koa.

-          Decreto Foral 10/2015, de 10 de marzo BOTHA Nº 33 de 18 de marzo de 2015),sobre obligatoriedad de presentación de modelo de declaración censal.Errolda adierazpena nahitaez aurkeztu beharrari buruzko martxoaren 10eko Foru Dekretua (ALHAO, 33. zk., 2015eko martxoak 18).

-          Ordenanza Fiscal reguladora del Impuesto sobre Actividades del municipio de AyalaAiarako udalerriko jarduera ekonomikoen gaineko ordenantza fiskala.

 

 

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31