OGASUNA |
2.06.- LIKIDAZIOA, HOBARIAK ETA LANDA- ETA HIRI-ONDASUN HIGIEZINEN GAINEKO ZERGA ORDAINTZEA (OHZ). |
GAIA |
EDUKIA |
Zer da? Zertan datza? |
Ondasun higiezinen gaineko zergak jabetza, gozamen-eskubidearen eta azalera-eskubidearen titulartasuna eta Aiarako udal-mugartean dauden ondasun higiezinen gaineko emakidak kargatzen ditu. Hobariak: Ikusi kasu ezberdinak ordenantza fiskalaren arabera: Aiarako Ondasun Higiezinen gaineko Zerga arautzen duen ordenantza fiskala. Ordainagiriak zatitzea: Hiri-ondasunei dagokien OHZ bi zatitan ordainduko da (% 50 bakoitzean): 1. ordainketa: Uztailaren 1etik abuztuaren 15era. 2. ordainketa: Azaroaren 1etik abenduaren 15era. 100,00 eurotik gorako ordainagirien zatikatzea eska daiteke landa-ondasunen kasuan. |
Nork eska dezake? |
Zergadun subjektu pasiboak dira Arabako Zerga Orokorrari buruzko 6/2005 Arau Orokorrak aipatzen dituen pertsona fisiko eta juridikoak eta entitateak, betiere zerga-egitatea eragiten duen eskubidearen titularrak badira. Urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean jabetzaren, eskubide errealaren edo emakidaren titularra denak ordaindu beharko du zerga. Urtean zehar egiten diren titulartasun-aldaketek ez dute eraginik izango hurrengo urtera arte. |
Aurkeztu beharreko agiriak |
- HOBARIA eskatzeko, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira: - "0.01 Eskabide orokorra" inprimakia beteta, zergaldi bakoitzeko maiatzaren 31 baino lehen. Eskabide hori urtero berritu beharko da. - Eskatzailearen jatorrizko NAN edo IFZ, indarrean. - FAMILIA UGARIA IZATEAGATIKO hobariaren kasuan: - Familia ugariko liburuaren fotokopia. - Azken errenta-aitorpenaren kopia konpultsatua. Aitorpen hori egin behar ez bada, familia-unitateko kide guztien 10-T dokumentuaren kopia konpultsatua”. - Eskaera interesdunak berak aurkezten ez badu, "0.02 Ordezkaritza-idatzia". Ordezkariak bere jatorrizko nortasun-agiria eta interesdunaren jatorrizko nortasun-agiria edo kopia bat aurkeztu beharko ditu. - LANDA-ONDASUNEN OHZ ZATITZEA ESKATZEKO: - "0.01 Eskabide orokorra" inprimakia beteta, zergaldi bakoitzeko maiatzaren 31 baino lehen. Eskabide hori urtero berritu beharko da. - Eskatzailearen jatorrizko NAN edo IFZ, indarrean. - Eskaera interesdunak berak aurkezten ez badu, "0.02 Ordezkaritza-idatzia". Ordezkariak bere jatorrizko nortasun-agiria eta interesdunaren jatorrizko nortasun-agiria edo kopia bat aurkeztu beharko ditu. - |
Non izapidetzen da? |
- Aurrez aurre: Udal-bulegoak - Herritarrentzako Arreta Zerbitzua: Eliza auzoa 3 – Arespalditza. Ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara. Luiaondoko arreta-bulegoa: Dorre kalea 27, etxabea – Luiaondo. Ordutegia: Astelehenak: 09:00etatik 12:00etara. / Asteazkenak: 12:00etatik 15:00etara. - Mezu elektroniko bat bidalita: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. - Telematikoki: EGOITZA ELEKTRONIKOA, ziurtagiri digitalaren bitartez. |
Betebehar ekonomikoak |
Ordaindu beharreko zenbatekoa karga-tasa ondasunaren katastroko balioari aplikatuz lortzen da. Ikusi Aiarako udalerriko landa- eta hiri-ondasunen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala.
|
Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea? |
- Aurreikusitako epea: berehalakoa. - Legezko gehieneko epea: 6 hilabete. - |
Zer prozedurari jarraitu behar zaio behin eskaera jasota? |
- Hobari-eskabidea bada, aurkeztutako agiriak konprobatzea. - |
Ondorengo izapideen laburpena |
- Zerga likidatzea eta dagokion ordainagiria kobratzea. |
Oharrak |
- Soil-soilik Arabako Foru Aldundiari dagokio errolda egitea eta balio-ponentziak onartzea, eta, hala badagokio, horren aurretik lurzorua mugatzea eta katastroko balioak ezartzea, berrikustea, aldatzea eta eguneratzea. |
Agiri osagarriak |
- "0.01 Solicitud General""0.01 Eskabide orokorra" - "0.02 Escrito de Representación""0.02 Ordezkaritza-idatzia" - |
Onespena |
- Alkatetza. |
Unitate arduraduna |
- Idazkaritza. |
Indarraldia |
- Dagokion ordenantza fiskala aldatu arte. |
Lege-esparrua |
- Norma Foral 6/2005 General Tributaria de ÁlavaArabako Zerga Orokorrari buruzko 6/2005 Foru Araua. - Norma Foral 42/1989, de 19 de julio, del Impuesto sobre Bienes Inmuebles.42/1989 Foru Araua, uztailaren 19koa, Ondasun higiezinen gaineko zergari buruzkoa. - Ordenanza Fiscal reguladora del Impuesto sobre Bienes Inmuebles de Naturaleza Rústica y Urbana del municipio de Ayala.Aiarako udalerriko landa- eta hiri-ondasunen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala. - |