OGASUNA |
2.08.- FIDANTZAK ETA ABALAK ITZULTZEA |
GAIA |
EDUKIA |
Zer da? Zertan datza? |
Hainbat gairi lotutako erantzukizun posibleei aurre egiteko edo administrazio-kontratazioan eta hirigintza-legerian ezarritakoari jarraikiz obren eta/edo zerbitzuen gauzatze egokia bermatzeko jarri ziren fidantza eta abalak itzultzea. |
Nork eska dezake? |
Interesdun guztiek edo euren legezko ordezkariek. |
Aurkeztu beharreko agiriak |
Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira: - "0.01 Eskabide Orokorra" eskaera-inprimakia. - Eskatzailearen jatorrizko NAN edo IFZ, indarrean. - Itzulketa-eskubidea egiaztatzen duten agiriak. - Eskaera interesdunak berak aurkezten ez badu, "0.02 Ordezkaritza-idatzia". Ordezkariak bere jatorrizko nortasun-agiria eta interesdunaren jatorrizko nortasun-agiria edo kopia bat aurkeztu beharko ditu. - |
Non izapidetzen da? |
- Aurrez aurre: Udal-bulegoak - Herritarrentzako Arreta Zerbitzua: Eliza auzoa 3 – Arespalditza. Ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara. Luiaondoko arreta-bulegoa: Dorre kalea 27, etxabea – Luiaondo. Ordutegia: Astelehenak: 09:00etatik 12:00etara. / Asteazkenak: 12:00etatik 15:00etara. - Mezu elektroniko bat bidalita: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. - Telematikoki: EGOITZA ELEKTRONIKOA, ziurtagiri digitalaren bitartez. |
Betebehar ekonomikoak |
- Doakoa. |
Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea? |
- Aurreikusitako denbora: hilabete bat. - Legezko gehieneko epea: dagokion fidantza edo abal motari buruzko araudiak ezartzen duena. - Administrazioaren isiltasuna: ezezkoa |
Zer prozedurari jarraitu behar zaio behin eskaera jasota? |
- Agiriak jasotzea eta egiaztatzea, eta zuzenak badira, eskaneatzea eta gainerako agiriekin batera erregistratzea. - Eskatzaileari kopia zigilatua ematea ziurtagiri gisa. - Aurkeztutako abala dagokion sailean aurkeztea. |
Ondorengo izapideen laburpena |
- Dagokion saileko teknikari arduradunak abala edo fidantza itzultzearen aldeko edo kontrako txostena ematea. - Alkatetzaren edo eskuordetzen duen organoaren ebazpena. - Jakinarazpena Diruzaintzari eta interesdunari igortzea. - Fidantzak itzultzekotan, itzulketa / ordainketa egitea. - Abalak itzultzekotan, aurkeztutako dokumentua fisikoki itzultzea. - |
Oharrak |
|
Agiri osagarriak |
- "0.01 Solicitud General""0.01 Eskabide orokorra" - "0.02 Escrito de Representación""0.02 Ordezkaritza-idatzia" |
Onespena |
- Alkatetza. |
Unitate arduraduna |
- Idazkaritza eta Kontu-hartzailetza |
Indarraldia |
Gai horren inguruko legeria aldatu arte. |
Lege-esparrua |
Fidantza edo abalaren izaeraren arabera ezarritako araudia: - Aiara udalerriko Hirigintza Antolamenduko Arau Subsidiarioak. - Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina (BOE, 276 zk., 11/11/16koa). |