OGASUNA |
2.09.- ZERGA-BETEBEHARRAK ATZERATZEKO EDO ZATITZEKO ESKAERA. |
GAIA |
EDUKIA |
Zer da? En qué consiste |
- Zorren ordainketa atzeratzea: zerga-betebeharra iraungi ostean eta ordainketa bakarrean ordaintzean datza. - Zorraren ordainketa zatitzea: zerga-zorra kuota ezberdinetan banatzean datza. Ordainketa bakoitza ezarritako datan egin behar da. - |
Nork eska dezake? |
Interesdun guztiek edo euren legezko ordezkariek. |
Aurkeztu beharreko agiriak |
Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira: - "0.01 Eskabide orokorra inprimakia. Bertan adierazi beharko da atzeratzea edo zatitzea eskatzen den zorraren identifikazioa, baita eskatzen den epealdi-kopurua ere. - Eskatzailearen jatorrizko NAN edo IFZ, indarrean. - Eskaera interesdunak berak aurkezten ez badu, "0.02 Ordezkaritza-idatzia". Ordezkariak bere jatorrizko nortasun-agiria eta interesdunaren jatorrizko nortasun-agiria edo kopia bat aurkeztu beharko ditu. - |
Non izapidetzen da? |
- Aurrez aurre: Udal-bulegoak - Herritarrentzako Arreta Zerbitzua: Eliza auzoa 3 – Arespalditza. Ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara. Luiaondoko arreta-bulegoa: Dorre kalea 27, etxabea – Luiaondo. Ordutegia: Astelehenak: 09:00etatik 12:00etara. / Asteazkenak: 12:00etatik 15:00etara. - Mezu elektroniko bat bidalita: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. - Telematikoki: EGOITZA ELEKTRONIKOA, ziurtagiri digitalaren bitartez. |
Betebehar ekonomikoak |
- Atzeratutako edo zatitutako zenbatekoak Arabako Foru Aldundiaren erregelamenduari jarraikiz aplika daitekeen legezko interesa sortuko du. |
Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea? |
- Aurreikusitako denbora: hilabete bat. - Legezko gehieneko epea: sei hilabete. - |
Zer prozedurari jarraitu behar zaio behin eskaera jasota? |
- Agiriak jasotzea, egiaztatzea, zuzenak badira eskaneatzea eta adierazitako gainerako agiriekin batera erregistratzea. - Eskatzaileari kopia zigilatua ematea ziurtagiri gisa. |
Ondorengo izapideen laburpena |
- Kontu-hartzailetza eta Diru-zaintza sailari igortzea. - Alkatetzaren edo eskuordetzen duen organoaren ebazpena. - Interesdunari jakinaraztea. |
Oharrak |
- Borondatezko ordainketa-epean dauden zorren ordainketak atzeratzeko edo zatitzeko eskabideak epe horren barruan egin beharko dira. - Exekuzio-epean dauden zorren ordainketa atzeratzeko edo zatitzeko eskabideak zergapekoari enbargatutako ondasunak besterentzeko erabakia jakinarazten zaion momentura arte aurkeztu ahal izango dira. - Zatiketa onartzen bada, gehienez ere 11 hilabetekoa izango da. - Atzerapena onartzen bada, gehienez ere 6 hilabetekoa izango da. |
Agiri osagarriak |
- "0.01 Solicitud General""0.01 Eskabide orokorra" - "0.02 Escrito de Representación""0.02 Ordezkaritza-idatzia" |
Onespena |
- Alkatetza. |
Unitate arduraduna |
- Idazkaritza eta Kontu-hartzailetza |
Indarraldia |
Gai horren inguruko legeria aldatu arte. |
Lege-esparrua |
- Arabako Zerga Orokorrari buruzko 6/2005 Foru Araua. - 48/1994 Foru Dekretua, abenduaren 27koa, Arabako Lurralde Historikoaren Diru-bilketa Araubidea onartzen duena. |