OGASUNA |
2.11.- ORDAINKETA-DOKUMENTUAREN EDO ORDAINKETA-ZIURTAGIRIAREN KOPIA BIKOIZTUA. |
GAIA |
EDUKIA |
Zer da? Zertan datza? |
- Ordainketa-dokumentua: zergen ordainketa egiteko balio duen dokumentua. - Ordainketa-ziurtagiria: ordainketa egin dela ziurtatzen duen dokumentua. Ordainketa-dokumentuaren kopia bikoiztua eskatu ahal izango da beste instantzia batzuetan aurkezteko jatorrizko zergen ordainketa-ziurtagiria edo kopia bikoiztua galdu direnean. |
Nork eska dezake? |
Interesdun guztiek edo euren legezko ordezkariek. |
Aurkeztu beharreko agiriak |
Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira: - "0.01 Eskabide Orokorra" eskaera-inprimakia. - Eskatzailearen jatorrizko NAN edo IFZ, indarrean. - Eskaera interesdunak berak aurkezten ez badu, "0.02 Ordezkaritza-idatzia". Ordezkariak bere jatorrizko nortasun-agiria eta interesdunaren jatorrizko nortasun-agiria edo kopia bat aurkeztu beharko ditu. - |
Non izapidetzen da? |
- Aurrez aurre: Udal-bulegoak - Herritarrentzako Arreta Zerbitzua: Eliza auzoa 3 – Arespalditza. Ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara. Luiaondoko arreta-bulegoa: Dorre kalea 27, etxabea – Luiaondo. Ordutegia: Astelehenak: 09:00etatik 12:00etara. / Asteazkenak: 12:00etatik 15:00etara. - Mezu elektroniko bat bidalita: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. - Telematikoki: EGOITZA ELEKTRONIKOA, ziurtagiri digitalaren bitartez. |
Betebehar ekonomikoak |
- Doakoa. |
Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea? |
- Aurreikusitako epea: momentukoa. - Legezko gehieneko epea: ez dagokio. - Administrazioaren isiltasuna: ezezkoa |
Zer prozedurari jarraitu behar zaio behin eskaera jasota? |
- Agiriak jasotzea, egiaztatzea, zuzenak badira eskaneatzea eta gainerako agiriekin batera erregistratzea. - Eskatzaileari kopia zigilatua ematea ziurtagiri gisa. - Ordainketa-dokumentu edo -ziurtagiri berria inprimatzea dagokion aplikazio informatikoaren bitartez. |
Ondorengo izapideen laburpena |
- Bikoiztua interesdunari ematea. Eskaera aurrez aurre egiten ez bada, postaz bidaltzea Udalak ezarritako prozeduraren bitartez. |
Oharrak |
Ordainagiria banku-helbideratzearen bitartez ordaindu bada, interesdunak bere finantza-erakundean eskatu beharko du ziurtagiria. |
Agiri osagarriak |
- "0.02 Escrito de Representación""0.02 Ordezkaritza-idatzia" - |
Onespena |
|
Unitate arduraduna |
- Idazkaritza eta Kontu-hartzailetza |
Indarraldia |
Gai horren inguruko legeria aldatu arte. |
Lege-esparrua |
|