OGASUNA |
2.12.- ORDAINAGIRIAK HELBIDERATZEA: ALTAK, BAJAK ETA ALDAKETAK. |
GAIA |
EDUKIA |
Zer da? Zertan datza? |
Interesdunak aldizka iraungitzen diren ordainagiriak banku- eta aurrezki- entitateetan ordaintzeko helbideratzea egiteko beharrezkoak diren datuak ematen ditu. . |
Nork eska dezake? |
Ordaintzera derrigortuta dauden pertsona fisiko edo juridikoak edo euren legezko ordezkariak, betiere helbideratzearen xede diren kontuetako titularrak badira. |
Aurkeztu beharreko agiriak |
Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira: - "2.01 Banku-helbideratzea egiteko inprimakia" - Eskatzailearen jatorrizko NAN edo IFZ, indarrean. - Eskaera interesdunak berak aurkezten ez badu, "0.02 Ordezkaritza-idatzia". Ordezkariak bere jatorrizko nortasun-agiria eta interesdunaren jatorrizko nortasun-agiria edo kopia bat aurkeztu beharko ditu. - |
Non izapidetzen da? |
- Aurrez aurre: Udal-bulegoak - Herritarrentzako Arreta Zerbitzua: Eliza auzoa 3 – Arespalditza. Ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara. Luiaondoko arreta-bulegoa: Dorre kalea 27, etxabea – Luiaondo. Ordutegia: Astelehenak: 09:00etatik 12:00etara. / Asteazkenak: 12:00etatik 15:00etara. - Mezu elektroniko bat bidalita: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. - Telematikoki: EGOITZA ELEKTRONIKOA, ziurtagiri digitalaren bitartez. |
Betebehar ekonomikoak |
- Doakoa. |
Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea? |
- Aurreikusitako epea: momentukoa. - Legezko gehieneko epea: ez dagokio. - Administrazioaren isiltasuna: ezezkoa |
Zer prozedurari jarraitu behar zaio behin eskaera jasota? |
- Eskabidea jasotzea, zigilatzea eta kopia bat ematea eskatzaileari. - Eskatzaileak emandako bankuko datuei alta edo baja ematea, edo egin beharreko aldaketak egitea dagokion informazio-aplikazioaren bitartez. - |
Ondorengo izapideen laburpena |
- Dokumentazioa artxibatzea. |
Oharrak |
- Honako ordainagiri hauek helbidera daitezke kontu korronte bidez momentu honetan: - Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zerga (TMIZ). - Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ). - Zabor-bilketagatiko tasa. - Edateko ura hornitzeagatiko tasa. - Beste batzuk: Esaterako, ikastaro edo tailerretan izena ematea. RESPUEST |
Agiri osagarriak |
|
Onespena |
|
Unitate arduraduna |
- Idazkaritza eta Kontu-hartzailetza |
Indarraldia |
Gai horren inguruko legeria aldatu arte. |
Lege-esparrua |
- Arabako Zerga Orokorrari buruzko 6/2005 Foru Araua - 48/1994 Foru Dekretua, abenduaren 27koa, Arabako Lurralde Historikoaren Diru-bilketa Araubidea onartzen duena. |