OGASUNA |
2.13.- BIDEGABEKO DIRU-SARRERAK ITZULTZEA. |
GAIA |
EDUKIA |
Zer da? Zertan datza? |
Bidegabeko diru-sarrerak itzultzeko eskaera, legeak aurreikusitako edozein kasutan (ordainketa bikoitza, emaitza baino handiagoa den zenbateko bat sartu izana, preskribatutako edo iraungitako zorrak, etab.) |
Nork eska dezake? |
Interesdun guztiek edo euren legezko ordezkariek. |
Aurkeztu beharreko agiriak |
Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira: - "0.01 Eskabide Orokorra" eskaera-inprimakia. - Itzulketa-eskubidea egiaztatzen duten agiriak. - Eskatzailearen jatorrizko NAN edo IFZ, indarrean. - Eskaera interesdunak berak aurkezten ez badu, "0.02 Ordezkaritza-idatzia". Ordezkariak bere jatorrizko nortasun-agiria eta interesdunaren jatorrizko nortasun-agiria edo kopia bat aurkeztu beharko ditu. - |
Non izapidetzen da? |
- Aurrez aurre: Udal-bulegoak - Herritarrentzako Arreta Zerbitzua: Eliza auzoa 3 – Arespalditza. Ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara. Luiaondoko arreta-bulegoa: Dorre kalea 27, etxabea – Luiaondo. Ordutegia: Astelehenak: 09:00etatik 12:00etara. / Asteazkenak, 12:00etatik 15:00etara. - Mezu elektroniko bat bidalita: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. |
Betebehar ekonomikoak |
- Doakoa. |
Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea? |
- Kalkulatutako denbora: hilabete bat. - Legezko gehieneko epea: sei hilabete. - Administrazioaren isiltasuna: ezezkoa |
Zer prozedurari jarraitu behar zaio behin eskaera jasota? |
- Eskabidea jasotzea, zigilatzea eta kopia bat ematea eskatzaileari. - Eskabidea Idazkaritza eta Kontu-hartzailetza Sailari igortzea. - Agiriak aztertzea, eta, hala badagokio, egin behar diren txostenak egitea. - |
Ondorengo izapideen laburpena |
- Alkatetzaren edo eskuordetzen duenaren ebazpena. - Interesdunari jakinaraztea. - Hala badagokio, bidegabeko diru-sarrerak itzultzea. - Dokumentazioa artxibatzea. |
Oharrak |
|
Agiri osagarriak |
|
Onespena |
|
Unitate arduraduna |
- Idazkaritza eta Kontu-hartzailetza |
Indarraldia |
Gai horren inguruko legeria aldatu arte. |
Lege-esparrua |
|