Zabaia Landa Garapenerako Elkarteak eta Amurrio Bidean elkarteak, astelehenean, urriak 22, 11:00etatik 12:30etara bitartean ReforAmurrion egingo den bertako produktuen salmenta kolektiborako esperientzien inguruko jardunaldian parte hartzera gonbidatzen zaituzte.
Aiarako Eskualdeko nekazaritza produktuen industria eta ekoizle txikiei zuzendutako jardunaldia, kudeaketa aurreratuaren Europako 24. Astearen testuinguruan egingo da.
EGITARAUA
11-11.45 ERAKUSKETA
URKOME, Urola Kostako landa garapenerako elkarteak (Gipuzkoako 11 udalerrik osatutakoa) lankidetza proiektuak garatu ahal izateko sortu diren onura, palanka eta babesei buruz hitz egingo du:
Baita oztopoei buruz ere.
11.45-12.30 EZTABAIDA
Bertaratzen diren baliabide eta beharren araberako, bertako ekoizle eta produktuen lankidetzaren potentzialaren inguruan.
Informazio gehiagorako
AMURRIO BIDEAN
Tf: 945 891721
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Datorren hilaren 23an, asteartea, batzarra egingo da elkarteekin zehazteko nola grabatuko dugun bideoa, berdintasunaren alde eta indarkeria matxistaren aurka.
Batzarra 19:30etan hasiko da, diru-laguntzei buruzko batzarra amaitu ostean.
Aiarako Udaleko Kultura eta Kirola Sailak deia egiten du kirolaren eta gizarte eta kulturarenarloko elkarteetarako 2019ko dirulaguntzenoinarriak elkarrekin egiteko.
Noiz? Urriaren 23an 18.00tan
Non? Aiarako Udaletxean (Arespalditzan)
Animatu eta parte hartu!
Aiarako Udala genero ikuspegia arlo guztietan txertatzen dabil. Prozesu horretan jarraitzeko, esperientzia praktikoa izango dugu, hain zuzen ere adineko egoitzetan eta eguneko zentroetan nola txertatu berdintasuna. Hala, Aita Menni erakundekoak etorriko dira Arespalditzara urriaren 16an, 10:00etan euren esperientzia azaltzera, Emakumeen Gelan.
Informazioa jasotzeko edo izena emateko, deitu edo idatzi:
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
686 587889