Amurrio Bidean, Aiarako Kuadrillaren babesarekin eta Vital Fundazioaren finantzazioarekin data berriak antolatu ditu "Soluciones ágiles para pymes con prisas" ikastaroentzat.
Erantsitako hurrengo dokumentuan, Ostegun Digitalak lemapean diseinatutako eskaintza zehazten da. Oraingo honetan, interesatuek, eskainitako tailer bakoitzean izena emateko aukera izango dute.
Parte hartzeko beharrezko baldintzen artean, Amurrio Bidean-ek, Aiarako Kuadrillan erroldatutako eta lanean ari direnak lehentasuna izango dutela dio.
Informazio gehiagorako eta izena emateko:
Amurrio Bidean
Telefonoa 945 89 17 21
Emaila: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Aiarako Udalak 2018-19 ikasturtean udalerrian euskara ikasteko taldeak sortzeko inskripzio-epea irekiko du irailaren 4tik 27ra. Pasa den ikasturtean Aiarako taldean aritu zirenek ere izena eman beharko dute.
DEIALDIAREN HELBURUAKDEIALDIAREN HELBURUAK
Pasa den ikasturteko taldeari jarraipena ematea eta udalerrian gutxienez 165 orduko iraupena izango luketen talde berriak sortzeko aukera aztertzea.
LEHENTASUNA / IZENA EMATEA
- Iazko taldeari jarraipena emateko, 2017-18 ikastaroa bukatu zuten ikasleek izango dute lehentasuna, epean inskribatuz gero.
- Edozein talde osatzeko, maila egokiko gutxieneko ikasle kopurua beharko da. Beharrezkoa izanez gero, mailaketa-probak egingo dira.
IZENA EMATEKO EPEA
irailaren 4tik 27ra, Aiarako Udaletxean (astelehenetik ostiralera, 9:00-14:00), edo Luiaondoko udal bulegoan (astelehena 9:00-12:00, eta asteazkena 12:00-15:00)Izena emateko beste modu bat, www.aiarakoudala.eus helbidean aurkituko duzun inskripzio-orria jaitsi, bete, eta Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. – era bidaltzea.Izena emandako guztiei deituko zaie, dagokien informazioa emateko.
UDAL BEKA
Ikastaroaren hasieran ikasleek AEKri dagokien matricula-kostua ordainduko diote eta 2019ko abenduan udal beka eskatu ahalko dute; beka-oinarrietako baldintzak betetzen dituztenei Udalak matrikula-kostuaren %75 itzuliko die.
*INFORMAZIO GEHIAGO: Aiarako Kuadrillaren Euskara Zerbitzuan: 945399122 Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Datorren ostegunean, irailak 6, eguerdiko 12:00etan, Arespalditzako balio anitzeko aretoan bilera egingo da, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Departamenduak martxan jarri duen fruta-arbolen landaketak burutzeko dirulaguntza lerro berria azaltze aldera.
INFORMAZIO BILERA