BAIMENAK |
5.02.- ARRISKUTSUAK IZAN DAITEZKEEN ANIMALIAK EDUKITZEKO LIZENTZIA |
GAIA |
EDUKIAK |
Zer da? Zertan datza? |
Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia eskatzea edo berritzea. |
Nork eska dezake? |
Aiaran bizi diren 18 urtetik gorakoek edo beren legezko ordezkariek, betiere arlo horretako legerian ezarritako baldintzak betetzen badituzte. |
Aurkeztu beharreko agiriak |
Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira: - “5.02.01 Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia eskaera” inprimaki normalizatua, behar bezala beteta. - Eskaera egiten duenaren jatorrizko eta indarreko NAN, pasaporte edo egoitza-baimena. - Nortasun-agiri tamainako bi (2) argazki. - Gobernuaren Ordezkariordetzak emandako aurrekari penalei buruzko ziurtagiri negatiboa (Udalak inprimakia eman eta eskaera egingo du, interesdunaren baimenarekin) “5.02.02 Aurrekari penalei buruzko ziurtagiri eskaera”.. - Gaitasun fisikoaren eta psikologikoaren ziurtagiria. Baimendutako azterketa-zentro batek egina izan beharko du, lizentzia-eskaera egin aurreko hamabi hilabeteetan. - Gutxienez 120.000 euroko estaldura duen erantzukizun zibileko aseguru-poliza eta poliza horren ordainagiria. - Txakur-espeziearen erregistro-orria. (Albaitariak emango du). Eskaerarekin batera entregatzen ez bada, lizentzia jaso eta gehienez ere 15 eguneko epean entregatu beharko da. - Arriskutsuak izan daitezkeen animalien araubide juridikoari buruzko abenduaren 23ko 50/1999 Legearen 13.3 artikuluan adierazitako zehapen osagarririk jaso ez izanaren zinpeko aitorpena, arau-hauste larria edo oso larria egin izanagatik (Udalak emango duen eredu ofiziala erabili beharko da: “5.02.03 Zinpeko aitorpena”).. - “0.02 Ordezkaritza-idatzia” inprimakia, eskaera interesdunak berak aurkezten ez badu. |
Non izapidetzen da? |
- Aurrez aurre: Udal-bulegoak. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua: Eliza auzoa 3 - Arespalditza. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara. Luiaondoko arreta-bulegoa: Dorre kalea 27, etxabea - Luiaondo. Ordutegia: astelehenetan, 09:00etatik 12:00etara. Asteazkenetan, 12:00etatik 15:00etara. |
Betebehar ekonomikoak |
- Doakoa - |
Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea? |
- Aurreikusitako epea: hilabetea. - Ebazpena emateko gehieneko epea: hiru hilabete. |
Eskaera jaso ondoren bete beharreko prozedura |
- Eskaera jasotzea, erregistratzea eta eskatzaileari kopia bat ematea. - Aurkeztutako agiriak egiaztatzea. - Gobernuaren Ordezkariordetzari aurrekari penalen nahitaezko ziurtagiria eskatzea (Faxa: 94-424 38 88). |
Ondorengo izapideen laburpena |
- Lizentzia eta araudiaren araberako zenbakia emango dituen Alkatetza Dekretua egitea. - Lizentzia-txartela egitea. - Eskatzaileari txartela eta Alkatetza Dekretua ematea. Hala badagokio, animalia Aiarako Udaleko arriskutsuak izan daitezkeen txakurren erregistroan inskribatzeko izapidea jakinaraziko zaio. (Ikus izapidea: arriskutsuak izan daitezkeen animalien erregistroa). - Espedientearen kopia igortzea EAEko Animaliak Identifikatzeko Erregistro Orokorrera (AIEO). (EUSKO JAURLARITZA. - Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila. Donostia-San Sebastián kalea 1.- 01010 GASTEIZ.- ARABA). - Espedientea artxibatuko da. |
Oharrak |
- Aipatu lizentzia jaso eta gero, titularrak 15 eguneko epea du bere animalia arriskutsuak izan daitezkeen animalien erregistroan inskribatzeko. - Posible da arriskutsuak izan daitezkeen animaliak izateko administrazio-lizentzia eskuratzea txartelaren titularrak mota horretako animaliarik ez badu ere (animaliaren bigarren zaintzaileak, etab.). Edozein kasutan, ezinbestekoa da animalia zaintzeaz, paseatzeaz edo maneiatzeaz arduratuko den pertsona orok lizentzia propioa izatea. - Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziaren iraupena bost urtekoa izango da. Epe hori igarota, berritu egin beharko da. - Lizentzian jasota dauden datuetan edozein aldaketa eginez gero, jabeak lizentzia eman zion udalerriaren eskumeneko organoari jakinarazi beharko dio, eta horretarako hamabost eguneko epea izango du horretarako. - Era berean, baimena ematen duen udalak AIEOri helarazi beharko dizkio emandako lizentziak. - Arriskutsuak izan daitezkeen animalien jabeek 5 eguneko epea izango dute espedientean jasota dauden datuen gaineko aldaketa oro arriskutsuak izan daitezkeen animalien erregistroari jakinarazteko. Animalia lapurtua izan edo galtzekotan, egitateen berri izan eta gehienez ere 48 orduko epean jakinarazi beharko da gertatutakoa. Aldiz, eraso-kasuak berehala jakinarazi beharko dira. Aldaketa horiek guztiak AIEOri ere jakinarazi beharko zaizkio. - Ezinbestekoa izango da arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko dagokion lizentzia eskuratzea, baldin eta txakurra arraza hauetakoren batekoa bada: · Pit Bull Terrier · Staffordshire Bull Terrier · American Staffordshire Terrier · Rottweiler · Dogo Argentino · Fila Brasileiro · Tosa Inu · Akita Inu - Halaber, ezinbestekoa izango da lizentzia eskuratzea baldin eta animaliak EAEn txakurrak edukitzeari buruzko ekainaren 1eko 101/2004 Errege Dekretuaren II. eranskinean jasotako ezaugarri guztiak edo gehienak baldin baditu. |
Agiri osagarriak |
- “5.02.01 Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak izateko lizentzia eskaera” inprimaki normalizatua - “5.02.02 Aurrekari penalei buruzko ziurtagiri eskaera” inprimakia - “5.02.03 Zinpeko aitorpena” inprimakia - “0.02 Ordezkaritza-idatzia” inprimakia - Lizentzia-txartela |
Onespena |
- Alkatetza |
Unitate arduraduna |
- Idazkaritza |
Indarraldia |
- Dagokion arloko legeria aldatu arte. |
Lege-esparrua |
- Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeari buruzko 50/1999 Legea. - 101/2004 Dekretua, ekainaren 1ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak edukitzeari buruzkoa. |