HIRIGINTZA |
4.03.- LEHENENGO ERABILERA/OKUPAZIORAKO LIZENTZIA |
GAIA |
EDUKIAK |
Zer da? Zertan datza? |
Adierazpen-izaerako administrazio-baimena da, eta xede du eraikin bat, obra bat edo horren zati bat erabilera jakin batera bidera daitekeen egiaztatzea, kokaleku egokian egoteagatik eta segurtasun eta osasungarritasuneko baldintza teknikoak biltzeagatik. Eta, hala badagokio, dagokion urbanizazioa egiteko betebeharra bete den eta eginiko obrak lizentzia emandako proiektuan aurreikusitakoekin bat datorren egiaztatzea. |
Nork eska dezake? |
Interesdunak edo haren legezko ordezkariak. |
Aurkeztu beharreko agiriak |
- “4.01 Obrarako lizentzia-eskabidea” inprimakia. - “0.02 Ordezkaritza-idatzia” inprimakia, eskaera interesdunak berak aurkezten ez badu. - 1.- Dokumentazio orokorra: a) Obrako zuzendari fakultatiboaren ziurtagiria, dagokion oniritziarekin, abuztuaren 5eko 1000/2010 Errege Dekretuan (Elkargoaren oniritziaren beharrezkotasunari buruzkoa, eraikuntza-prozesuari buruz) ezarritako kasuetan izan ezik, egiaztatzeko obra proiektuarekin, lizentziaren baldintzekin eta hirigintzako araudiarekin bat etorriz bukatu dela. Proiektuan aldaketarik izan bada, Obra Amaierako Proiektuan jaso beharko dira. Ale BAT aurkeztuko da, paperean eta euskarri digitalean. Enpresa eraikitzaileak eginiko aurrekontuaren amaierako ziurtagiri xehatu bat jaso beharko du, edo fakturak, eraikinaren behin betiko kokalekuaren eta zerbitzu-sareen kokapenaren planoa (amaierako urbanizazioa), behin betiko solairuen planoa, azaleren koadroa barne hartuta, eta altxaeren planoa, hegalaren amaierako kotarekin. b) Aurrekontu edo fakturen amaierako likidazio-ziurtagiri xehatua. c) Kalitate-kontrolaren ziurtagiria, Legeak hala ezartzen duenean. d) Eraikinaren fatxada guztien argazkiak. e) Hondakinen kudeaketari buruzko amaierako txostena. - 2.- Eraikin berria eraikitzen edo erabilera berriak ezartzen direnean, aurrekoaz gain: a) Eraikuntzaren kanpoaldeen argazkiak. b) Ura, argindarra, gasa eta telekomunikazioak hornitzen dituzten konpainien agirien kopiak, egiaztatzen dutenak hartuneak eta sareak bat datozela. Hala badagokio: - Berotegi, aire girotu eta ur beroko instalazioen ziurtagiria. - Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak igorritako ziurtagiria. - Behe-tentsioko instalazioaren ziurtagiria. Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak igorritako ziurtagiria. - Barneko ur-instalazioen proba-ziurtagiria. - Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak igorritako ziurtagiria. Gas-instalazioaren ziurtagiria. - Komunitateko telekomunikazio-azpiegituren obra amaierako ziurtagiria, proiektua zuzendu duten eta telekomunikazioetan eskudunak diren teknikariek igorritakoa (20 etxebizitza edo azpiegituratik gorako eraikinetako banaketa-sarean elementu aktiboak daudenean). - Igogailua martxan jarri izanaren ziurtagiria. Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak igorritako ziurtagiria. c) Dagokion Administrazio Batzordearen baimenaren kopia, hornidura eta saneamenduaren kasuan. |
Non izapidetzen da? |
- Aurrez aurre: Udal-bulegoak. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua: Eliza auzoa 3 - Arespalditza. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara. Luiaondoko arreta-bulegoa: Dorre kalea 27, etxabea - Luiaondo. Ordutegia: astelehenetan, 09:00etatik 12:00etara. Asteazkenetan, 12:00etatik 15:00etara. - Telematikoki: EGOITZA ELEKTRONIKOA, ziurtagiri digitalaren bitartez. - Postaz: Correosen bulegoetan, posta ziurtatu ireki bidez. - Estatuko Administrazio Orokorraren, Autonomia Erkidegoetako Administrazioen eta dagokion lankidetza-hitzarmena sinatu duten Toki Erakundeen edozein administrazio-organotako erregistroetan eta Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatiko edo kontsulatu-bulegoetan. |
Betebehar ekonomikoak |
Doakoa |
Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea? |
- Legezko gehieneko epea: hiru hilabete. - Administrazio-isiltasunaren ondorioak: aurkakoa. |
Eskaera jaso ondoren bete beharreko prozedura |
- Eskaera jaso eta agiriak egiaztatzea. - Interesdunari aurkezpen-frogagiria ematea, ohiko erregistro-bidearen arabera. - Espedientea Bulego Teknikora igortzea. |
Ondorengo izapideen laburpena |
- Ikuskapena eta Udalaren txosten teknikoa. - Txostena aurkakoa bada, Alkatetzaren Ebazpen bidez eskatuko da dokumentazioa zuzentzeko edo obra-lizentzia eman zen proiektuari egokitzeko. - Txostena aldekoa bada, Alkatetza Dekretu bidez okupazioa edo erabilera baimenduko da. - Interesdunari jakinaraziko zaio. - Obrarako lizentziaren emakidan, okupatzeko edo erabiltzeko lizentzia emateko baldintzak ezartzen badira, hala nola abeltzaintza-eranskinak Jabetzaren Erregistroan inskribatzea (lurzoru urbanizaezinean etxebizitzak eraiki nahi badira) edo Udalarekiko hirigintza-lagapenak Jabetzaren Erregistroan inskribatzea, udal teknikariak aldeko txostena eman ondoren, Alkatetzaren Ebazpen bidez lehen okupaziorako edo erabilerarako behin-behineko lizentzia emango da, dagokion baldintza Jabetzaren Erregistroan inskribatzeko ondoreetarako bakarrik. Dagokion baldintza Erregistroan inskribatu izanaren frogagiria Udalaren aurrean aurkeztu ondoren, Alkatetzaren Ebazpen bidez lehen okupaziorako edo erabilerarako behin betiko lizentzia emango da, eta interesdunari jakinaraziko zaio. |
Oharrak |
|
Agiri osagarriak |
- “4.01 Obrarako lizentzia-eskabidea” inprimakia. - Hala badagokio, “0.02 Ordezkaritza-idatzia” inprimakia. |
Onespena |
Alkatetza |
Unitate arduraduna |
Idazkaritza eta Hirigintza Saila (Bulego Teknikoa). |
Indarraldia |
Dagokion arloko legeria aldatu arte. |
Lege-esparrua |
- 2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa. - https://www.boe.es/boe/dias/2006/03/28/pdfs/A11816-11831.pdf">314/2006 Errege Dekretua, martxoaren 17koa, Eraikuntzaren Kode Teknikoarena (EKT). - 112/2012 Dekretua, eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzen duena. - Aiarako Udaleko Hirigintza Antolamenduko Arau Subsidiarioak. Izapidetzen ari den Hiri-antolamenduko Plan Orokorra. |