Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

HIRIGINTZA

4.04.- PARTZELAZIO ETA SEGREGAZIO LIZENTZIA (ELKARKETA)

GAIA

EDUKIAK

Zer da?

Zertan datza?

Adierazpen-izaerako administrazio-baimen bereiziak dira, orubeak, lursailak, finkak edo lurrak bereizteko edo elkartzeko gaitasuna ematen dutenak.

Nork eska dezake?

Interesdunak edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko a

-        “4.01 Obrarako lizentzia-eskabidea” inprimakia.

-        “0.02 Ordezkaritza-idatzia” inprimakia, eskaera interesdunak berak aurkezten ez badu.

-        Erasandako finkek jabetza-eskrituren fotokopia. (Hala badagokio, Jabetzaren Erregistroko ohar soila eskatuko da).

-        Lursailaren ziurtagiri deskriptibo eta grafikoa, Arabako Foru Aldundiko Katastro Zerbitzuak igorritakoa; bertan, gaur egungo mugakideen titularrak adierazi beharko dira.

-        Teknikari eskudunak idatzitako partzelazio/segregazio proiektua, euskarri digitalean; edo, hala badagokio, teknikari eskudunak idatzitako memoria, euskarri digitalean. Bertan, banatu eta/edo elkartu nahi diren finka edo finkak deskribatuko dira, baita sortuko diren lursailak ere. Horrez gain, mugakideen gaur egungo titularrak ere jaso beharko dira, eta hauek barne hartu: egungo egoeraren plano bat eta lursailen banaketaren plano bat, erpinen UTM erreferentziekin, kokapen-planoarekin eta kokalekua zehaztuta.

-        Lurzoru urbanizaezinean dauden finken kasuan, administrazioa bereizketarekin  ados dagoela adierazten duen aitorpena, Arabako Foru Aldundiaren Nekazaritza Sailak egindakoa.

Non izapidetzen da?

- Aurrez aurre:

Udal-bulegoak. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua:

Eliza auzoa 3 - Arespalditza.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara.

Luiaondoko arreta-bulegoa:

Dorre kalea 27, etxabea - Luiaondo.

Ordutegia: astelehenetan, 09:00etatik 12:00etara    -     Asteazkenetan, 12:00etatik 15:00etara.

- TelematikokiEGOITZA ELEKTRONIKOA, ziurtagiri digitalaren bitartez.

-   Postaz: Correosen bulegoetan, posta ziurtatu ireki bidez.

-   Estatuko Administrazio Orokorraren, Autonomia Erkidegoetako Administrazioen eta dagokion lankidetza-hitzarmena sinatu duten Toki Erakundeen edozein administrazio-organotako erregistroetan eta Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatiko edo kontsulatu-bulegoetan.

Betebehar ekonomikoak

-       Doakoa

Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea?

-       Legezko gehieneko epea: hiru hilabete.

-       Administrazio-isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

Eskaera jaso ondoren bete beharreko prozedura

-        Eskaera jaso eta agiriak egiaztatzea.

-        Interesdunari aurkezpen-frogagiria ematea, ohiko erregistro-bidearen arabera.

-        Espedientea Bulego Teknikora igortzea.

Ondorengo izapideen laburpena

-        Proiektua aztertu eta analizatu egingo da, eta egiaztatuko da hirigintzako araudira egokitzen dela. Horrez gain, txosten teknikoa igorriko da.

-        Beste Administrazio Publiko batzuen baimenak biltzea beharrezkoa bada, eta eskabidearekin batera aurkeztu ez badira, interesdunari horiek aurkezteko eskatuko zaio, horretarako epe jakin bat emanda. Horrez gain, ohartaraziko zaio baimenak aurkeztu ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela.

-        Beste Administrazio Publiko batzuen txostenak bildu behar badira, Udalak berak eskatuko ditu, eta behin jasota, izapidetzearekin aurrera jarraituko da.

-        Txostenetako baten bat (Udaleko Bulego Teknikoarena edo beste Administrazioena) kontrakoa bada, eskatzaileari hutsak zuzentzeko eskatuko zaio.

-        Txostenak aldekoak badira, Alkatetzaren Ebazpen bidez lizentzia emango da.

-        Interesdunari jakinaraziko zaio.

Oharrak

-        Dagokion egintza formalizatu den dokumentu publikoa aurkeztu beharko da lizentzia eman eta ondorengo hiru hilabeteetan. Epea behin luzatu ahalko da bakarrik, eta justifikatutako arrazoi batengatik. Epea eta, hala dagokionean, luzapena igarotzen badira, lizentzia iraungitzat joko da, aldez aurretik interesdunari entzunaldia emanda.

Agiri osagarriak

-        “4.01 Obrarako lizentzia-eskabidea” inprimakia.

-        Hala badagokio, “0.02 Ordezkaritza-idatzia” inprimakia.

Onespena

Alkatetza

Unitate arduraduna

Idazkaritza eta Hirigintza Saila (Bulego Teknikoa).

Indarraldia

Dagokion arloko legeria aldatu arte.

Lege-esparrua

-   2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa.

-   7/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Lurzoruaren Legearen testu bategina onartzen duena.

-   Aiarako Udaleko Hirigintza Antolamenduko Arau Subsidiarioak. Izapidetzen ari den Hiri-antolamenduko Plan Orokorra.

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31