Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

HIRIGINTZA

4.10.- LURRAK MUGITZEKO ETA/EDO BETELANAK EGITEKO LIZENTZIA

GAIA

EDUKIA

Zer da?

Zertan datza?

Lur-betelan bat gauzatzea, aldatzea edo handitzea xede duen adierazpen-izaerako administrazio-baimena da.

Nork eska dezake?

Interesdunak edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko agiriak

-        4.01 Obrarako lizentzia-eskabidea inprimakia, Administrazio Batzordeko errejidorearen oniritziarekin (Batzordearen sinadura eta zigilua edo Administrazio Batzordeko errejidorearen aintzat hartu izanaren agiria).

-        Eskaera interesdunak berak aurkezten ez badu, "0.02 Ordezkaritza-idatzia".

-         Aldez aurretiko komunikazioa edo sailkatutako jardueraren lizentzia-eskaera, dagokionaren arabera (500.000 m3-tik gorako betelanetan sailkatutako jardueraren lizentzia eskatu beharko da; bestela, nahikoa da jarduera aldez aurretik komunikatzearekin). Ikusi honako izapide hauek: 4.05 "Sailkatutako jarduera-lizentzia" eta 4.06.   "Sailkatutako jarduera aldez aurretik komunikatzeko lizentzia”.

-        Dagokion izapidearen arabera 4.05 eta 4.06 dokumentuak aurkezteaz gain, honako dokumentu hauek ere aurkeztu beharko dira:

-        Uraren arloko organo eskudunak aurretik emandako nahitaezko txosten loteslea, URA – Uraren Euskal Agentziak – Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulegoak emana.

-        Bioaniztasunaren babeserako eskumena duen organismoak emandako nahitaezko txosten loteslea. Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Natur Ingurugiroa eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritza.

-        Lursailaren katalogazioa barne hartzen duen proiektu tekniko bat, 500.000 m3-ko edukiera gainditzen den edo ez aintzat hartuta.

-   Lursailaren karakterizazioaren akreditazioa, eraispen-materialak dauden eta materialak onartzeko aukera dagoen konprobatze aldera. Materialen jatorria ere egiaztatuko da.

Non izapidetzen da?

- Aurrez aurre:

Udal-bulegoak. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua:

 Eliza auzoa 3 – Arespalditza.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara.

Luiaondoko arreta-bulegoa:

Dorre kalea 27, etxabea – Luiaondo.

Ordutegia: Astelehenak: 09:00etatik 12:00etara.    -     / Asteazkenak: 12:00etatik 15:00etara.

- TelematikokiEGOITZA ELEKTRONIKOA, ziurtagiri digitalaren bitartez.

-   Postaz: Correoseko bulegoetan, posta ziurtatu ireki bidez.

-   Dagokion hitzarmena sinatu duten Estatuko Administrazio Orokorraren, Autonomia Erkidegoetako Administrazioen eta Tokiko Erakundeen edozein organotako erregistroetan, eta Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan eta kontsulatu-bulegoetan.

Betebehar ekonomikoak

Jarduera eta zerbitzuak abian jartzeko administrazio-jarduerak egiteagatik (lizentziak kontrolatzea, ikuskatzea eta egiaztatzea, aurretiazko komunikazioak egitea eta jarduera eta zerbitzuetara bideratutako establezimenduak ezartzeagatiko erantzukizunpeko adierazpenak egitea) Udal Ordenantzan ezarritako tasa ordaindu beharko da.

Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea?

-       Aurreikusitako epea: sei hilabete jarduera sailkatuen kasuan edo berehalakoa jarduera sailkatuaren aldez aurreko komunikazioen kasuan

-       Legezko gehieneko epea: sei hilabete jarduera sailkatuen kasuan edo berehalakoa jarduera sailkatuaren aldez aurreko komunikazioen kasuan

-       Administrazio-isiltasunaren eragina: onartzea, ingurumen-organoak kontrako txostena ematen duenean izan ezik.

Zer prozedurari jarraitu behar zaio behin eskaera jasota?

-        Eskaera jaso eta agiriak egiaztatzea.

-        Interesdunari aurkezpen-frogagiria ematea, ohiko erregistro-bidearen arabera.

-        Espedientea Bulego Teknikora bidaltzea

Ondorengo izapideen laburpena

-        Dokumentazioa hirigintza- eta ingurumen-araudira egokitzen dela konprobatzea eta txosten teknikoa ematea.

-        Dagokion izapidea, 4.05 edo 4.06 dokumentuen arabera. Ikusi honako izapide hauek: 4.05 "Sailkatutako jarduera-lizentzia" eta 4.06.   "Sailkatutako jarduera aldez aurretik komunikatzeko lizentzia”. Behin lizentzia jasota edo aldez aurretiko jakinarazpenaren egokitasuna egiaztatuta, Udalak Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailari igorriko dio espedientearen ebazpena haren berri izan dezan, produktoreen eta hondakinen kudeatzaileen erregistroari dagozkion betebeharren ondoreetarako.

Oharrak

Dokumentazioa aurkeztu aurretik, gomendatzen da Udaleko Zerbitzu Teknikoekin harremanetan jartzea, bai telefono bidez edo aurrez aurre, aldez aurreko hitzordua eskatuta.

Agiri osagarriak

-        "4.01 Obra-lizentzia eskabidea" inprimakia.

-        "0.02 Ordezkaritza-idatzia" inprimakia.

Onespena

Alkatetza

Unitate arduraduna

Idazkaritza eta Hirigintza Saila (Bulego Teknikoa)

Indarraldia

Dagokion arloko legeria aldatu arte.

Lege-esparrua

-   2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa.

-   7/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Lurzoruaren Legearen testu bategina onartzen duena.

-   Euskal Herriko ingurugiroa babesteko 3/1998 Lege Orokorra, apirilaren 23ko 7/2012 Legeak partzialki aldatu zuena.

-   112/2012 Dekretua, ekainaren 26koa, eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko dena.

-   Aiarako Udaleko Hirigintza Antolamenduko Arau Subsidiarioak. Izapidetzen ari den Hiri-antolamenduko Plan Orokorra.

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31