Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

OGASUNA

2.05.-LIKIDAZIOA, HOBARIAK ETA ERAIKUNTZEN, INSTALAZIOEN ETA OBREN GAINEKO ZERGA (EIOZ) ORDAINTZEA.

GAIA

EDUKIA

Zer da?

Zertan datza?

Zerga honek edozein eraikuntza, instalazio edo obra kargatzen du, dagokion hirigintza-obrarako lizentzia, erantzukizunpeko adierazpena edo aldez aurreko jakinarazpena aurkeztea eska dadin, lizentzia hori lortu den edo ez aintzat hartu gabe, betiere Udalari baldin badagokio horiek ematea.

Hobariak: Ehuneko 95eko hobaria ezarri zaio zerga-kuotari eraikuntzen, instalazioen eta obren alde, eta oin berriei nahiz nekazaritzako eta/edo abeltzaintzako pabilioien zabaltze- eta berritze-lanei aplikatuko zaie, lehen sektorea babesteko interesa dela eta.

Udalak berak aplikatuko du hobaria likidazioa egiterakoan. Hori bai, zergaren araudi espezifikoari jarraikiz, interesdunak ere eskatu ahal izango du.

Ikusi kasuak Aiarako Udaleko eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko ordenantza fiskal arautzailearen arabera.

Nork eska dezake?

Zerga nahitaez ordaindu beharko du eraikuntzaren, instalazioaren edo obraren jabeak; hau da, eraikuntzaren, instalazioaren edo obraren gastuak edo kostua ordaintzen dituenak, lanak jasaten dituen higiezinaren jabea izan ala ez, edo haren legezko ordezkariak.

Hobaria eskatu ahal izango du interesdunak berak edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko agiriak

Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

-        "4.01 Obra-lizentzia eskabidea" inprimakia beteta.

Likidazio hori obra egiteko beharrezkoa den lizentzia jasotzeko izapide osoaren parte kontsideratzen da. Ikusi honako fitxa hauek: 4.01.- "Obra txikiak egiteko lizentzia-eskabidea” eta “Obra handiak egiteko lizentzia-eskabidea"  (lizentziak eta hirigintza-baimenak).

-        Eskatzailearen jatorrizko NAN edo IFZ, indarrean.

-             Eskaera interesdunak berak aurkezten ez badu, "0.02 Ordezkaritza-idatzia". Ordezkariak bere jatorrizko nortasun-agiria eta interesdunaren jatorrizko nortasun-agiria edo kopia bat aurkeztu beharko ditu.      

Non izapidetzen da?

- Aurrez aurre:

Udal-bulegoak - Herritarrentzako Arreta Zerbitzua:

 Eliza auzoa 3 – Arespalditza.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara.

Luiaondoko arreta-bulegoa:

Dorre kalea 27, etxabea – Luiaondo.

Ordutegia: Astelehenak: 09:00etatik 12:00etara.

              / Asteazkenak: 12:00etatik 15:00etara.

-  Mezu elektroniko bat bidalita: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

- TelematikokiEGOITZA ELEKTRONIKOA, ziurtagiri digitalaren bitartez.

Betebehar ekonomikoak

Zerga-oinarria eraikuntzaren, instalazioaren edo obraren benetako kostu erreala da, eta ondore hauetarako, horien gauzatze materiala ulertuko da benetako kostu erreal gisa.

Ez dira zerga-oinarriaren parte balio erantsia eta erregimen bereziko zerga baliokideak edo, hala badagokio, eraikuntza, instalazio edo obrarekin lotutako tasak, prezio publikoak edo gainerako tokiko izaera publikoko ondare-prestazioak; halaber, ez dira aintzat hartuko profesionalen ordainsariak, kontratatzailearen mozkin industriala edo zehatz-mehatz gauzatze materiala osatzen ez duen beste edozein kontzeptu.

Kontsultatu tarifak hemen: Aiara  udalerriko Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga arautzen duen Ordenantza arautzailea.

 

Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea?

-       Aurreikusita epea: momentuan.

-    Legezko gehieneko epea: ez dagokio.

-    Administrazio-isiltasunaren eraginak: ezezkoa.

Zer prozedurari jarraitu behar zaio behin eskaera jasota?

-        Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zergaren likidazioa

     Informatika-programaren bitartez egitea eta dagokion ordainketa-gutuna ematea.

-        Egiaztatzea ordainketa ezarritako epean egin dela.

-          

Ondorengo izapideen laburpena

-        Likidazioa obra-lizentziaren espedienteari atxikitzea.

-          

Oharrak

-        Likidazioa beranduago berrikusiko da, obraren benetako kostu erreala konprobatze aldera.

-       Edonola ere, ez da obra-lizentziarik emango aurretik ez bada zerga kobratu.

-          

Agiri osagarriak

-            "4.01 Solicitud de licencia de obra""4.01 Obra-lizentziaren eskabidea"

-            "0.02 Escrito de Representación""0.02 Ordezkaritza-idatzia"

-               

Onespena

-            Alkatetza.

Unitate arduraduna

-             Idazkaritza.

Indarraldia

Gai horren inguruko legeria aldatu arte.

Lege-esparrua

-            Norma Foral 6/2005 General Tributaria de ÁlavaArabako Zerga Orokorrari buruzko l 6/2005 Foru Araua.

-            Norma foral 45/1989, de 19 de julio, del Impuesto sobre Construcciones, Instalaciones y Obras. 45/1989 Foru Araua, uztailaren 19koa, Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zergari buruzkoa,

-            Aiarako Udaleko eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko ordenantza fiskal arautzailea.

-               

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31