Kontzertua - egitaraua
Concierto - programa
1. ABBA GOLD
Egilea Mold. / Autor Arr.: Ron Sebregts
2. COLORS OF THE WIND
Egileak / Autores: A. Menken & S. Schwartz
3. ARABIAN DANCES
Roland Barrett
4. ONE MOMENT TIME
Egilea Mold. / Autor Arr.: John Higgins
5. THE BEATLES IN CONCERT
Egileak / Autores: Lennon and Mc. Cartney-Hautvast
6. FAME
Egilea / Autor: M. Gore & D. Pitchford
7. NINO BRAVO EN CONCIERTO
Egilea / Autor: Manuel Calero García
Zuzendaria / Director: EDUARDO GIL ORIVEL.G.
Jendaurrean jartzen da 2019ko uztailaren 1etik abuztuaren 15era arteko egun baliodunetan, biak barne, honako kontzeptuari dagozkion ordainagiriak borondateko epean ordaintzeko jarriko direla:
- HIRI OHZ (Lehenengo ordinketa:Ordainagiriaren %50).ORDAINTZEKO TOKIA ETA MODUA:
Kutxabank: Kutxazainetan, txartelarekin edo libretarekin. Urruneko bandkaren bidez. Bulegoko leihatilan (ordutegiaren arabera).
Nire ordainketa online: Eusko Jaurlaritzaren ordainketa pasabidea, txartelarekin.
Udaletxeko Bulegoetan.
Adierazitako epean ordaintzen ez duten zergapekoek % 20ko gainkargua izango dute eta premiamendu bidez kobratzeko prozedura hasiko da.
Hau guztia jendaurrean jartzen da, orok jakin dezan.
Aurten ere, 1969ko ekainaren 28ko goizaldean Stonewall Inn tabernan gertatutakoaren oroimenak bultzatuta, beste behin bildu gara LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideak aldarrikatzeko eta aniztasunetik abiatuta errespetuaren eta bizikidetzaren alde egiteko.
Orain arte lortutako guztia ospatu eta oraindik lortzeko daudenak nabarmendu nahi ditugu.
Izan ere, aurrera jarraitu behar dugu LGTBIQ+ kolektiboko kideei bizitza zailago egiten diguten traba guztiak salatzen eta agerian jartzen. Ez dugu ahaztu behar bidegabeko errealitate diskriminatzaile hori askoz handiagoa dela pertsona askorentzat euren arraza, jatorria, egoera administratiboa eta/edo sozio-ekonomikoa eta abar direla medio. Hala, beharrezkoa da sexualitatea eta generoa bizitzeko modu eta adierazpen guztien normalizaziorako gizarte-aldaketa gauzatzea.
Egun honetan ezin dugu ahaztu Euskal Herrian mugimendu LGTBIQ+ eta feminista osatzen duten pertsona guztien borrokaren aldarrikapena, izan ere, eguneroko zereginean, eta diskriminazio mota oro ezabatzeko lan eginez, gizarte benetan bidezkoa, berdinzalea eta feminista eraikitzeko funtsezko ekarpena egiten baitute. Euren borrokari laguntzeko gure konpromiso politikoak egunerokoa izan behar du, ez soilik adierazpenak eginez.
Horretarako, Aiarako Udalak, gainerako botere publiko, estamentu ofizial eta hezkuntza zentroekin batera, konpromiso hauek hartuko ditu jendarte bidezkoagoa eta berdinzaleagoa lortzeko LGTBIQ+ kolektiboarentzat, neurriak zehaztuz eta honako eremuei lehentasuna emanez:
- Hezkuntzan sexu eta genero aniztasuna integratzea, alor horretan ideia berriak sortzen laguntzea, eta sexu orientazioagatiko eta genero nortasunagatiko eskola jazarpenari aurre egiteko prebentzio lanaren oinarriak jartzea.
- Emakume lesbiana agerian jartzea, haren errealitatea onartzeko eta gizartean legitimatzeko, eta haren eskubideak askatasunez baliatzeko neurriak abian jartzeko eskatzea.
- Esparru heteronormatiboaren alternatiba eta aniztasunaren espektro zabalaren parte izanik, legitimitatea eta errespetua behar duten sexualitate guztiak agerian jartzea.
- Sarritan alde batera uzten diren biztanle sektoreak, hala nola hirugarren adinekoak edota dibertsitate funtzionala dutenak, agerian jartzea, eta haien sexu eta afektibitate aniztasuna bizitzeko eskubidea bermatzea.
Hori horrela, Aiarako Udalean, honako konpromisoekin jarraituko ditugu:
Aiara, 2019ko ekainaren 28a
Interesatuei jakinarazten zaie Aiaran errodatutakoek EAEko udalerrietako udal kiroldegietako batean bazkide izateagatik ordaindu beharreko kuotak (banakakoak nahiz familiakoak) ordaintzeko familientzako laguntzak eskatzeko epea 2019ko ekainaren 03tik uztaliaren 01era bitartekoa izango dela.
2018ko urtarriletik abendura bitartean (biak barne) ordaindutako kuotak baino ez dira lagunduko diruz.
Eskariak eta eskatutako dokumentazioa eskabide normalizatuan aurkeztu behar dira. Eskabidea Udalak banatuko du eta Aiarako Udalaren webgunean ere eskuratu ahal izango da: www.aiarakoudala.eus