Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Datorren astelehenean, apirilak 9, arratsaldeko 16:00etatik 17:45 arte hezitzaile bat Kuadrillako eraikineko beheko solairuan kokatutako ordenadoreen gelara hurbilduko da, informatikaren inguruko zalantzak argitu edo ordenadorean ibiltzeko grina duten pertsonak artatzeko.

Horren inguruan eta informatikaren munduan sakondu nahi duten guztientzat, jakizue Amurrioko KZ Guneak, Aiara udalerritik hurbilen dagoen zentroak, ateak irekita dituela astegunero, 16:00etatik 20:00etara, Kultura Etxeko lehen solairuan (Landako 8) 

Informazio gehiagorako 945062501 telefonoa, edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. emaila

Hurrengo link honetan Amurrio Bidean agentziak martxan jarritako heziketa eskaintzaren inguruko informazioa eskura duzue

Martxoaren 26tik apirilaren 2ra bitarteko heziketa eskaintza

Latxa Esnea etxeak gidatutako Talde Operatiboak, bertan lankide direla Landaola, Arabalanda, Bizkaimendi –Euskadiko hiru lurraldeetako Landa Garapenerako Elkarteak–, Ekolber eta Neiker, abian jarri du “latxa ardien ustiapenetako artilearen balorizazioa” izeneko proiektu berritzaile bat, ardi latxaren artilearen erabilerari ohikoa ez den alternatiba bat emateko helburuarekin eta oso kontziente izanik LANKIDETZA edo elkarlana dela sektoreak dituen zailtasunei irtenbidea aurkitzeko oinarria.

Gaur egun, latxa ardien ustiapenetako artile gordina kudeaketa zaila duen hondakina da, gastuak bakarrik sortzen dituena.

Proiektu hau abian jartzearekin latxa ardien artilearen bolumen guztiari irteera egonkorra eman nahi zaio, artile mota hau aparteko bihurtzen duen espezifikotasuna aprobetxatuz.

Artile honek duen keratina natural kopuruari esker, eta disolbagarririk gabe trata daitekeenez, latxaren artiletik soka biodegradagarri eta konpostagarrien hainbat prototipo lor daitezke, baratze eta berotegietako landare igokarien tutore moduan erabiltzeko.

Soken prototipo hauek ekoizpena bultzatu aurretik, beharrezkoa izango da negozioaren behar kuantitatibo eta kualitatiboak beteko dituen artile-horniketaren diseinu eta kudeaketa lan bat egitea, ustiapenetan beraietan lana antolatzeko oinarri bat finkatuko duena, ondo planifikatu eta baldintza justuetan artile hori modu egokian hornitu ahal izan dezaten.

Latxa ardiaren sektorearekin dugun konpromisoa da, sektore horrek berez sortzen duen jasangarritasun soziala zein ingurumen arlokoa mantentzen jarraitzeko, eta aldi berean alderdi ekonomikoa ere bultzatzeko, jarduera errentabilizatzen laguntzeko ustiapen horietan sortzen diren produktuetako bat balorean jartzearen bidetik.

Nor da nor Talde Operatibo honetan

  • Latxa Esnea Koop. Jaio zenetik garbi izan du eta mantendu du elkarrekin lan egitearen bidetik indartu egiten direla kide bakoitzaren ahaleginak, helburu bateratua lortzeko. Horren harira kooperatiba honetan elkartu ziren latxa artaldeak zituen hainbat artzain, emakume zein gizon, sektorearen traktorea den erakunde moduan jokatzen duen egitura emanaz, eta horrela elkartu nahi izan da proiektu hau aurrera eramateko egokia den diziplina desberdinak elkartzen dituen taldea.
  • Ekolber: Artilea oinarri hartuta plastiko biodegradagarria egiteko beharrezko den teknologiaren garapenera bideratua dagoen enpresa. Prototipoak egiten ditu, eta haren propietateak neurtuko ditu.
  • Neiker: Teknologia zentro gisa, artileari eman dakizkiokeen erabileren gaineko ezagutza zientifikoa emango du, bai eta ingurumen aldetik duen inplikazioaren ikerketa, eta proiektuan ematen joango diren urratsak balidatu ahal izateko beharrezkoak diren probak ere bai.
  • Landa Garapenerako Federazioak: Lurralde bakoitzetik dauden ordezkaritzen bidez, lotura zabalagoa egingo dute sektore guztiarekin, eta ekoizleen eta tokian tokiko eragileen dinamizazioa ere bai, garatuko diren soluzioak erabiltzeko dauden beste aukera batzuk identifikatzeko eta erakusteko. Arabalanda, Landaola eta Bizkaimendi dira, Euskadiko hiru lurraldeetako Landa Garapenerako Elkarteak, hain zuzen ere.

“Latxa ardien ustiapenetako artilearen balorazioa” izeneko proiektuan egin den lana Nekazaritzaren produktibitate eta jasangarritasun arlorako Berrikuntzarako Elkarte Europarraren (BEE-AEI) Talde Operatiboen sorrera eta funtzionamendurako laguntzari atxikitzen zaio, eta % 80an Landa Garapenerako Nekazaritza Funtsa (LGENF-FEADER) funtsaren eta Eusko Jaurlaritzaren bidez dago finantzatua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1305/2013 Erregelamenduaren (UE) 35. artikuluan aurreikusiak dauden lankidetzarako laguntzen bidez.

Hurrengo link honetan Amurrio Bidean agentziak martxan jarritako heziketa eskaintzaren inguruko informazioa eskura duzue

Martxoaren 19tik 25era bitarteko heziketa eskaintza

Martxoaren 29tik apirilaren 1era bitartean, Arabako Foru Aldundiak bisita tematikoak antolatuk oditu berak kudeatzen dituen museoetan, Herrialdeak eskutatzen dituen altxor miresgarrienak ezagutera emate aldera.

"Kondairetako Araba" deituriko egitasmoak gidatutako bisitak antolatuko ditu 12:00etatik 13:00etara bitartean, Aste Santuk oegun guztietan. 

Museo bakoitzeko egitaraua honako hau izango da:

Osteguna martxoak 29 
• Bibat, Arabako Arkeologia Museoa
Kondairetako tokiak

• Arabako Arte Ederren Museoa
Errituak eta ohiturak landako euskal gizartean

 

Ostirala martxoak 30 
• Arabako Arma Museoa
Kondairetako armak
Bisita familian, 5 urtetik aurrerako haurrentzat.

 

Larunbata martxoka 31
• Bibat, Arabako Fournier Karta Museoa
Kondairetako kartak

• Arabako Natura Zientzien Museoa 
Kondairetako natura 
Bisita familian, 5 urtetik aurrerako haurrentzat. 

 

Igandea apirilak 1 
• Iruña-Veleia, Erromatar Hiria
Bisita gidatua. 

**Sarrera doan edukiera bete arte
**Hobe aldez aurretik erreserbatzea telefonoz

- BIBAT- Arkeologia, Fournier de Naipes Museoa • Tel. 945 203 707
- Arabako Arte Ederren Museoa / Museo de Bellas Artes de Álava • Tel. 945 181 918
- Arabako Arma Museoa / Museo de Armería de Álava • Tel. 945 181 925
- Arabako Natura Zientzien Museoa / Museo de Ciencias Naturales de Álava • Tel. 945 181 924
- Iruña-Veleia • Tel. 618 539 353

Eneritz Allue Perezek, www.eneamatxo.com webguneko arduradunak hitzaldia eskainiko du datorren asteartean, martxoak 27, Arespalditzan kokatutako Aiarako Udaletxeko beheko solairuan dagoen balio anizdun aretoan. Hitzaldiak, haurrentzako araututako elikadura osagarria izango du izpide.

Haurtxoak zuzendutako araututako elikadurak ( ingelesezko baby-led weaning terminoaz ere ezaguna dena) elikadura aberats eta nanitzerako bideari haurtxoak berak ekiten dion proezsuari so egiten dio. 

Aiara Oinezek Aiarako Udalaren laguntzarekin antolatutako hitzordua, arratsaldeko 17:30etan hasi eta 19:00etan bukatuko da. 

Sarrera libre eta doakoa

Aiarako Udalak, datorren ostiralean, martxoak 16, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Arespalditzako Gizarte Zentroan, frutikultura ekologikoari buruzko doako ikastaroa eskainiko du. 

Euskadiko Hazien Sarearen eskutiko doako tailer honek honako gai hauek jorratuko ditu, besteak beste:

  • Lurzoruaren garrantzia
  • Oinarrizko inausketa
  • Gaixotasunak eta tratamendu ekologikoa
  • Barietate tradizionalak

Aiara Oinez foro soziosanitarioak, Aiarako Udalarekin batera, apirilaren 12an hasi eta maiatzaren 3ra bitarteko ostegun guztietan, errehabilitazio gimnasia ikastaro berri bat antolatuko dute, 11:30etatik 12:30etara bitartean.  

Ikastaroa Eguneko Arretarako Nekazal eremuko zentroan egingo da 

 .

Bertan parte hartu nahi dutenek, lehenago izena eman beharko dute hurrengo telefonora deituta  945 39 90 13 (plaza kopuru mugatua)

ERREHABILITAZIO GIMNASIA IKASTAROA:

  • Ostegunero, apirilak 12, 19, 26 eta maiatzak 3
  • 11:30 etatik 12:30etara
  • Eguneko Arretarako Nekazal eremuko zentroa 
  • Informazio gehiagorako eta izena emateko, deitu hurrengo telefonora 945 39 90 13 (plaza kopuru mugatua) 

Aiarako Udalak 2017ko abenduaren 20an eginiko saioan Hiri Antolamenduaren Plan Orokorra eta Ingurumen Azterketa Estrategikoa onartu zuen hasiera batean. 2018ko urtarrilaren 10ean argitaratu zen ALHAOn (4. zk.) eta jendaurrean jartzeko epea ireki zen, interesdunek egoki iritzitako alegazioak egin zitzaten. Epe hori 2018ko martxoaren 14an amaitzen zen.

Aintzat hartu da jendaurrean jartzeko epe horretan HAPO-ren idazle-taldearekin kontsula ugari egin direla. Hori horrela, interesdun guztiei jakinarazten zaie jendaurrean jartzeko epea 2018ko apirilaren 13ra arte luzatuko dela (egun hori barne) eta aldi horretan hasierako onespenaren akordioari alegazioak aurkeztu ahal izango zaizkiola.

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31