Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Parekotasunean eta berdintasunean hazi eta hezitzeko beharraren mezua herritarren artean zabaltzeko asmoz, Arespalditzako udal aretoak "Futbolariak eta printzesak" deituriko haurrentzako antzezlana hartuko du datorren igandean, otsailak 25, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

Antzezlana bukatutakoan, arratsaldeko 18:00ak aldera, askaria eskainiko zaie bertara hurbildutako haur eta gaztetxoei, eta bukatu eta berehala, arratsaldeko 18:30ak inguru, eskulan tailerrari paso emango zaio.

Aiarako Udalak, Arabako Foru Aldundiak, 24 euskara elkarteak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak antolatutako hitzordua duzue hau. 

Sarrera libre eta doakoa.

Eskola garaiko Aste Santuarekin batera, lana eta familia bateragarri egitea betebehar korapilatsu bihur daiteke, batik bat gurasoek oporraldirik hartzeko betarik ez badute.

Familia guzti horiei erabateko erantzuna emate aldera, Aiarako Udalak berriz ere "Aste Santuko Jolas Txokoak" martxan jarriko du, 2006 eta 2014 urte bitarteko haurrek bertan goza dezaten.

Ekimena apirilaren 3tik 6ra bitartean egingo da gloizeko 10:00etan hasi eta eguerdiko 13:30etara bitarteab, bai Arespalditza eta Luiaondon. 

Izena emateko epea martxoaren 5etik 19ra bitartean izango da zabalik.

Zuk ere bertan parte hartu nahi baldin baduzu, hurrengo esteka hauetan, eskaintzaren informazio zehatza, prezio eta izen emateko prozesuaren nondik norakoak aurkituko dituzu. Horrez gain, izena emate orria eskuratzeko esteka ere aurkituko duzu.

Aste Santuko Jolas Txokoak

Izena emateko orria

Hurrengo link honetan Amurrio Bidean agentziak martxan jarritako heziketa eskaintzaren inguruko informazioa eskura duzue

Otsailaren 12tik 18ra bitarteko heziketa eskaintza

Deialdiaren helburua da Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko Konderrian 2018ko “San Prudentzio” kirol jarduerak antolatzeak eragindako gastuak finantzatzen laguntzea, lehiaketa bidez. Dirulaguntza horiek Diputatuen Kontseiluaren urriaren 6ko 55/2015 Foru Dekretuak xedatutakoaren baitan emango dira, zeinaren bidez onartu baitziren Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren dirulaguntzak arautzen dituzten oinarri orokorrak.

“San Prudentzio” kirol jarduera dira 2018ko apirilaren 21etik maiatzaren 7ra bitartean (biak barne) egiten diren probak, txapelketak, erakustaldiak eta antzeko beste proba batzuk.

Linka:

http://www.araba.eus/cs/Satellite?c=DPA_Procedimiento_FA&cid=1224023124496&language=eu_ES&pageid=1193045603658&pagename=DiputacionAlava%2FDPA_Procedimiento_FA%2FDPA_procedimiento

Iragan urtarrileko 31ko ALHAOaren 13 Alean, irabazteko xederik gabeko elkarte eta erakundeei kultura jarduerak egiteko emango zaizkien dirulaguntzen 2018ko deialdia argitaratu zuten. Hona kontsulta egiteko esteka:

http://www.araba.eus/cs/Satellite?c=DPA_Procedimiento_FA&cid=1224027422409&language=eu_ES&pageid=1193045599561&pagename=DiputacionAlava%2FDPA_Procedimiento_FA%2FDPA_procedimiento

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31