Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Aiarako Kuadrillako Ingurumen Arloak Aiarako Kuadrillako Saltoki Jasangarrien Sarea proiektua abiarazi nahi du tokian tokiko udalerrietako garapen agentziekin batera, gure herritarrengandik gertu dauden jardueren sare batean parte hartzera anima zaitezen eta, hala, ingurumenarekin arduratsua den kalitatezko eta gertuko zerbitzu bat eman dezazun.

Jarraian zehazten diren konpromisoak betetzen dituzten saltokiak “saltoki jasangarri - saltoki berde” izendatuko dira, eta etorkizuneko kanpainetako komunikazio- eta garapen-sare bat eraikiko dute, saltokiek ingurumenaren inguruko kontzientzia har dezaten sustatzeko eta, horrez gain, zuen bitartez herritarrek ere gai honen inguruko sentsibilitatea eta kontzientzia hartzeko. Azken batean, herritarrek ikusiko dute zure saltokiak modu arduratsuago batean egiten duela bere jarduera.

Lehenengo kanpainan, 8.000 poltsa berrerabilgarri banatuko dira Aiarako Eskualdeko eta sarearekin bat egindako merkatarien bezeroen artean. Poltsak abenduan banatuko dira, Aiarako Kuadrillako Saltoki Jasangarrien Sareari atxikitako saltokien artean.

Hori dela eta Aiarako Kuadrillak Anima zaitez honekin batera eransten den adierazpen-proposamena betetzera animatzen ditu tokian tokiko merrkatariak.

Atxikitzeko konpromisoa

AUTOBUSaren ORDUTEGIA:
17:15 Arespalditzan (Ferial)
17:30 Luiaondon (Aguirre)

Parte hartzeko:
8 euro ordaindu behar dira 3 urtetik gorako pertsonako, Aiarako udaletxean, urriaren 30etik azaroaren 15era (biak barne)

Aiara eta Gorobel Mendilerroko Ermandadea NPBren laguntzak jasotzeko, 2018ko larreak ustiatzeko eskaeren datuak Arabako Foru Aldundiari  azaroaren 30a baino lehen bidali behar dizkio.

Hortaz, 2018an Gorobel Mendilerroa mendian larreak ustiatzeko baimena eskatzeko interesa duten pertsona orori jakinarazten zaio eskaerak aurkezteko epea zabaldu dela.

Interesdunek Aiarako udaletxean aurkeztu beharko dute eskaera, 2017ko urriaren 24ko 14:00ak baino lehen, honako agiri hauekin batera:

  • Titularraren NANaren kopia.
  • Gizarte Segurantzan alta emanda dagoela egiaztatzen duen ordainagiria (Nekazaritza Erregimen Berezia, bere kontura).
  • Ustiapen-txartelaren kopia.
  • Erroldatze-agiria.

EZ DA ESKAERARIK ONARTUKO EPE HORRETATIK KANPO.

Oro har jakinarazten da 2017ko azaroaren 1etik abenduaren 31ra bitartean honako hauei dagozkien ordainagiriak kobratuko direla:

- HIRI OHZ: bigarren ordainketa (ordainagiriaren % 50)
- LANDA OHZ
- ZABORRAK BILTZEAGATIKO TASA.

1.- ORDAINTZEKO EPEA:

A.- Borondatezko aldia:
- Hiri eta Landa OHZ: 2017ko azaroaren 1etik abenduaren 15era.
- Zaborrak biltzeko zerbitzuagatiko tasa: 2017ko abenduaren 1etik 31ra.
B.- Exekuzio-aldia: 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera. Administrazio
premiamenduko prozedura exekutiboa hasiko da, dagozkion gainkarga, atzerapen-interes eta, bidezkoa bada, kostuekin, bat etorriz Arabako Zergei buruzko otsailaren 28ko 6/2005 Foru Arauan ezarritakoarekin.

2.- ORDAINTZEKO LEKUA ETA MODUA:

A) Banku-erakundeetan helbideratutako ordainketak:
Ordainketa aurreko urteetan helbideratuta zutenek ez dute inolako izapiderik egin beharko, bankuko helbideratzearen kontua mantentzen badute. Udala arduratuko da ordainketa izapidetzeaz.
B) Helbideratu gabeko ordainagiriak:
Kutxabank: Kutxazainetan, txartelarekin edo libretarekin. Urruneko bandkaren bidez. Bulegoko leihatilan (ordutegiaren arabera).
Nire ordainketa online: Eusko Jaurlaritzaren ordainketa pasabidea, txartelarekin.
Udaletxeko Bulegoetan,, txatelarekin.

3.- GOMENDIOAK:
Altak, bankuko helbideratzeak eta helbideratze-aldaketak, ondoz ondoko jakinarazpenen ondoreetarako, Ayala-Aiarako Udalaren bulegoetan izapidetu behar dira.
Hala adierazten da, guztiek jakin dezaten.

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31