Aiarako Udaleko Kultura eta Kirola Sailak deia egin du kirolaren eta gizarte eta kulturaren arloko elkarteetarako 2018ko diru-laguntzen oinarriak elkarrekin egiteko.
Agiri honen bidez, dei egiten dizugu URTARRILAREN 16an, ASTEARTEA, egingo den bilkurara etor zaitezen.
Bilkura 18:00tan izango da, Aiarako udaletxeko bilkura-aretoan.
Eskerrik asko zuen parte-hartzeagatik
(Iturria Eusko Jaurlaritza)
ABENDUAK 26-27-28-29
ORDUTEGIA 10:15 -13:45
ARESPALDITZA
2003 eta 2007 artean jaiotako umeentzat
1 Ume: 22,40 €
2 anai-arreba: 42 €
3 anai-arreba: 58,80 €
Familia ugarien kide bakoitzak: 19,60 €
INSKRIPZIO EPEA:
Abenduaren 5etik 19 arte
IZENA NOLA EMAN:
Izena emateko inskripzio orria bete eta Udaletxean entregatu edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. bidalita. Herrian erroldatutakoek bete gabe utzitako plazak eskuratu ahalko dute. Plaza kopuru mugatua. Inskripzio ordena errespetatuko da.
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak 250.000 bonu aterako ditu merkatura. Bonu horien bitartez 2,5 milioi euro jarriko dira merkatuan Gabonetako kanpaina bultzatzeko.
10+ Merkataritza Bonuaren bitartez, erosketetan gastatutako 20 euro bakoitzeko Merkataritza Sailak beste 10 euro ematen ditu Euskadiko dendetan gastatzeko.
Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Alfredo Retortillok, gaur, tokiko merkataritza sustatzeko 10+ Merkataritza Bonua kanpaina aurkeztu du, Barakaldoko alkate Amaia del Camporekin eta ACE Barakaldo elkarteko presidente Ana Morgadorekin batera. Gainera, bertan egon dira Juan Andrades merkataritza-zuzendaria; Gregorio Rojo, Arabako Merkataritza Ganberako presidentea, Eusko Ganberak elkarteko ordezkari gisa; Jon Andoni Aspuru, Euskomer konfederazioko presidentea; eta Bittor Lizarribar, Euskaldendak konfederazioko presidentea. Guztiak Eusko Jaurlaritzaren laguntzaile dira, kanpaina saltokiekin koordinatzeko lanean.
Retortillok gogoratu du Euskadiko saltokiek krisia gogor lan eginez gainditu dutela. “Euren lana aitortu beharra dago eta eusteko izan duten ahalmena eskertu behar zaie. Mila esker, benetan, hor egoteagatik. Baina eskerrak emateaz gain, gure lana ere bada ahalegin hori babesteko modua bilatzea”.
Horregatik, 10+ Merkataritza Bonuaren bitartez, hurbileko saltoki txikiari Gabonetako kanpainako erosketetan laguntzea bilatzen da. “Jakina da, tokiko saltokirik gabe, gure kaleek eta auzoek, gure herriek eta hiriek gizarte-kohesioarekin, eta saltoki horietako erakusleihoetako argien eta produktuen inguruan, gure kaleetan ibiltzeko alaitasunarekin ere loturik dagoen funtsezko elementu bat galtzen dutela.
Hori dela eta, lehen aurkezpen hau Barakaldo bezalako herri batean egitea erabaki dugu, merkataritza-arloan tradizio luzekoa eta dendek girotutako kalez betea, bertako saltokien bilakaerarekin lotuta dauden Euskadiko hainbat lekuren eredu gisa”, azaldu du Retortillok.
“Kanpaina hau gure kaleetan beharrezkoa den bizitza hori pixka bat gehiago sustatzera ere zuzendua dagoela pentsatzea gustatzen zait. Guztioi interesatzen zaigu, bai dendarioi bai herritarroi. Lagundu dezagun guztiok eginkizun horretan” gaineratu du sailburuak.
10+ Merkataritza Bonua
10+ Merkataritza Bonua ETEei, hurbileko saltoki txikiei zuzendua dago. Saltokiek —aurretik ohartarazi zaie— datorren abenduaren 22ra arte eman ahal izango dute izena —batzuek jada eman dute—.
Eroslearentzako bonuak 20 euroko kostua izango du, eta Sailak beste 10 euro emango dizkio, atxikitako saltokietan 30 euro gastatu ahal izateko. Pertsona bakoitzak gehienez 2 bonu erosi ahal izango ditu, eta urtarrilaren 5era arte batera edo bakoitza bere aldetik gastatzeko aukera izango du.
Bonua ez dago produktu-kategoria jakin batean gastatu beharrik. Bonuarekin edozein saltoki motatan eros daiteke: arrandegi, harategi, zapata-denda, arropa-denda, liburu-denda, lurrin-denda eta abarretan. Atxikitako establezimenduek euren erakusleihoetan edo ateetan kartel bat jarriko dute, eta bertan erosi eta gastatu ahal izango da bonua.
www.bono10.eus
Merkatariek bat egin dezatenerako agiria