Aiarako Udalak honako hau jakinarazi du:
Gaurtik aurrera, martxoaren 12 (barne), jarduera hezitzaile eta kirol jarduera guztiak bertan behera geratuko dira, baita udalerriko eta aisialdiko ikastaroak ere.
Bestalde, herritarrei gogorarazten zaie administrazio-izapideak egiteko informazioa eska dezaketela 945399013 telefonora deituz edo www.airakoudala.eus udal webgunearen bitartez, ahal den neurrian, udal-bulegoetara gerturatzea saihestuz.
Herritarrei eskatzen zaie Udaleko kanal ofizialen bidez informazioa jasotzea, hala nola, sare sozialak eta web-orrian.
Neurri horiek Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren jarraibideak betez hartzen dira, eta horrela, populazioaren arriskua txikiagotu egiten da.
Eskerrik asko.
Zorroza S.L., Murga industrialdeko Hondakinen Kudeaketa enpresan lan- istripuan langile bat hil ondoren, Aiarako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak honako gogoeta hauek egitea erabaki du aho batez:
ERABAKI DU:
Lehena. Aiarako Udalak salatu du langile bat hil dela lan istripu tragiko batean Zorrotza S.L. Hondakinen kudeaketa enpresan, Murgako industrialdean.
Bigarrena. Aiarako Udalak doluminak helarazi nahi dizkie langilearen familiari, lagunei eta lankideei.
Hirugarrena. Aiarako Udalak bat egiten du istripu hilgarria salatzea eta hildakoaren familiari elkartasuna eta babesa adieraztea helburu duten ekimenekin, eta dei egiten die Aiarako herritarrei horietan parte hartzera.
Laugarrena. Era berean, azken hilabeteetan eskualdeko hainbat bizilagunek lan istripuetan izandako heriotzak berriro salatu nahi ditugu, eta Euskadiko lan agintaritzari, Osalani, gertatutakoa argitzeko beharrezko bitarteko guztiak jar ditzala eta dagozkion neurriak har ditzala eskatzen diogu.
Bosgarrena. Berriro diogu langileen osasuna eta segurtasuna babesteko neurri guztiak bermatu behar direla, eta enpresetako, administrazioetako eta langileen agente guztiek neurri horietan gehiago inplikatu behar dutela, lanetik bizirik itzultzeko eskubidea bermatzeko.