Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

 

 

 

ERMITARABA 1

Osoko Bilkura ARRUNTA egin dela jakinarazi da.

Bilera egin ahal izateko legeak eskatzen duen gutxieneko udalbatzarkide kopurua bertaratzen ez bada, Udalbatzarra 48 ordu geroago egingo da, bertaratutako udalbatzarkide kopurua edozein izanik ere.

EGUNA: 2025-07-17, OSTEGUNA

ORDUA: 19:00

TOKIA: Udaleko bilera aretoa.

 

AZTERGAIAK / ORDEN DEL DÍA  

  1. 2026-2027 aldirako Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren deialdiaren babesean egindako diru – laguntza eskaera onartzea, hala badagokio.

(Dagokion dokumentazioa 2025eko uztailaren 8ko Ogasuna, Kontuetarako batzorde berezia, batzorde administratiboak, lehen sektorea, hirigintza eta obrak eta zerbitzuen informazio batzordearen deialdiarekin batera bidali zen). 

Aprobación, si procede, de la solicitud de subvención al amparo de la convocatoria de Plan Foral de Obras y Servicios 2026 – 2027.

(La documentación correspondiente se envió con la convocatoria de la comisión informativa de Hacienda, Especial de Cuentas, Juntas Administrativas, Primer Sector, Urbanismo y Obras y Servicios de fecha 8 de julio de 2025). 

  1. Zuzeneko diru – laguntza emateko, ASASAM eta Aiarako Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena onartzea, hala badagokio.

(Dagokion dokumentazioa 2025eko uztailaren 8ko Ingurumena, mugikortasuna, funtzio publikoa, soziosanitarioa, berdintasuna, promozio ekonomikoa eta enpleguaren informazio batzordearen deialdiarekin batera bidali zen).

Aprobación, si procede, del convenio de colaboración entre ASASAM y el Ayuntamiento de Ayala para la concesión de una subvención directa.

(La documentación correspondiente se envió con la convocatoria de la comisión informativa de Medio ambiente, movilidad, función pública, sociosanitaria, igualdad, promoción económica y empleo de fecha 8 de julio de 2025). 

  1. 2023ko abenduaren 31n indarrean zeudenekiko, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin 2025eko ekitaldirako udal-langileen eta alkatearen ordainsariak % 0,5 igotzeko osoko bilkuraren erabaki-proposamenari onartzea, hala badagokio.

(Dagokion dokumentazioa 2025eko uztailaren 8ko Ingurumena, mugikortasuna, funtzio publikoa, soziosanitarioa, berdintasuna, promozio ekonomikoa eta enpleguaren informazio batzordearen deialdiarekin batera bidali zen). 

Aprobación, si procede, de la propuesta de acuerdo plenario para incrementar con efectos de 1 de enero de 2024, las retribuciones del personal municipal y del Alcalde para el ejercicio 2025 en un 0,5% adicional respecto a las vigentes a 31 de diciembre de 2023.

(La documentación correspondiente se envió con la convocatoria de la comisión informativa de Medio ambiente, movilidad, función pública, sociosanitaria, igualdad, promoción económica y empleo de fecha 8 de julio de 2025). 

  1. Aiarako Udalaren Hizkuntza Irizpideak onartzea, hala badagokio.
  2. (Dagokion dokumentazioa 2025eko uztailaren 8ko Kultura, Kirola, Hezkuntza, Euskara, Gazteria, Immigrazioa eta Adinekoen informazio batzordearen deialdiarekin batera bidali zen). 

Aprobación, si procede, de los criterios lingüísticos del Ayuntamiento de Ayala.

(La documentación correspondiente se envió con la convocatoria de la comisión informativa de Cultura, Deporte, Educación, Euskera, Juventud, Inmigración y Personas Mayores de fecha 8 de julio de 2025). 

  1. Zuzeneko diru – laguntza emateko, Araba Euskaraz elkartearen eta Aiarako Udalaren arteko lankidetza – hitzarmena onartzea, hala badagokio.

(Dagokion dokumentazioa 2025eko uztailaren 8ko Kultura, Kirola, Hezkuntza, Euskara, Gazteria, Immigrazioa eta Adinekoen informazio batzordearen deialdiarekin batera bidali zen). 

Aprobación, si procede, del convenio de colaboración entre la Asociación Araba Euskaraz y el Ayuntamiento de Ayala para la concesión de una subvención directa.

(La documentación correspondiente se envió con la convocatoria de la comisión informativa de Cultura, Deporte, Educación, Euskera, Juventud, Inmigración y Personas Mayores de fecha 8 de julio de 2025). 

  1. Zuzeneko diru – laguntza emateko, EHIGE eta Aiarako Udalaren arteko lankidetza – hitzarmena onartzea, hala badagokio.

(Dagokion dokumentazioa 2025eko uztailaren 8ko Kultura, Kirola, Hezkuntza, Euskara, Gazteria, Immigrazioa eta Adinekoen informazio batzordearen deialdiarekin batera bidali zen). 

Aprobación, si procede, del convenio de colaboración entre EHIGE y el Ayuntamiento de Ayala para la concesión de una subvención directa.

(La documentación correspondiente se envió con la convocatoria de la comisión informativa de Cultura, Deporte, Educación, Euskera, Juventud, Inmigración y Personas Mayores de fecha 8 de julio de 2025). 

  1. Zuzeneko diru – laguntza emateko, Nafarroa Oinez fundazioaren eta Aiarako Udalaren arteko lankidetza – hitzarmena onartzea, hala badagokio.

(Dagokion dokumentazioa 2025eko uztailaren 8ko Kultura, Kirola, Hezkuntza, Euskara, Gazteria, Immigrazioa eta Adinekoen informazio batzordearen deialdiarekin batera bidali zen). 

Aprobación, si procede, del convenio de colaboración entre la Fundación Nafarroa Oinez y el Ayuntamiento de Ayala para la concesión de una subvención directa.

(La documentación correspondiente se envió con la convocatoria de la comisión informativa de Cultura, Deporte, Educación, Euskera, Juventud, Inmigración y Personas Mayores de fecha 8 de julio de 2025).

  1. Luiaondoko kale-izendegiaren aldaketa onartzea, hala badagokio

(Gai hori AJAren 82.3 artikuluan xedatutakoaren arabera sartu da; beraz, eztabaidatu eta bozkatu aurretik, osoko bilkurak erabaki beharko du gaia osoko bilkura honetako gai-zerrendan sartzea berretsi behar den). 

Aprobación, si procede, de la modificación del callejero de Luiaondo

(Este asunto se ha incluido en virtud de lo dispuesto en el Artículo 82.3 del ROF por lo que previamente a su debate y votación se deberá adoptar acuerdo plenario sobre la ratificación de la inclusión del asunto en el orden del día de este Pleno). 

  1. Alkatetzaren dekretuen kontuak ematea.

(Honekin batera doa 2025/326 eta 2025/390 arteko Alkatetza Dekretuen zerrenda, biak barne). 

Dación de cuenta de Decretos de la Alcaldía.

(Se adjunta relación de los Decretos de Alcaldía comprendidos entre los números 2025/326 al 2025/390, ambos inclusive). 

  1. Galde-eskeak.

Ruegos y preguntas.

Honen bidez jakinarazten da urriaren 10eko 118/2024 Foru Aginduaren bidez berritu egin dela "Aiara" ehiza-barrutia (VI-10.120), eta AIALA EHIZA ETA ARRANTZA ELKARTEAri esleitu zaiola ehiza-aprobetxamendu horren errentamendua, 10 urterako.

Era berean, ehiza-barrutiaren kudeaketari eta aprobetxamenduari dagokienez gardentasuna eta irisgarritasuna bermatzeko, jarraipen-batzorde bat eratuko da, administrazio-batzarretako, udaleko eta erakunde esleipenduneko ordezkariek osatua.

Hori dela eta, ehiza-barrutiaren aprobetxamenduari buruzko kexak edo iradokizunak egonez gero, Administrazio Batzarretako lehendakariei bidaltzeko eskatzen dizuegu.

* DEIALDIA

Jakinarazten da udal honek onetsi egin duela administrari plaza baten hautaketa‑prozesuaren deialdia, 2021eko enplegu‑eskaintza publikoari dagokiona.

Interesdunek hautaketa‑prozesuan parte hartzeko eskaera udal‑bulegoetan, egoitza elektronikoaren bidez (ziurtagiri digitala behar da) edo oinarrietan ezarritako bitartekoen bidez aurkez dezakete. Horretarako, dagokion eskaera‑inprimakia bete eta dagokion dokumentazioa aurkeztu behar dute.

Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 4ean amaituko da, egun hori barne.

Hautaketa‑prozesuaren deialdia arautu behar duten oinarriak eta eskera‑eredua Aiarako Udalaren bulegoetan eta Aiarako Udalaren webgunean (www.aiarakoudala.eus.) daude eskuragarri.

--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Administrari lanpostu baten prozesuan onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda

Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean, 2024ko uztailaren 10eko 77 zenbakian, argitaratu da Aiarako Udaleko administrari plaza bat txanda irekiko lehiaketa-oposizio bidez betetzeko hautaketa-prozesuan onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda.

Iragarkirako esteka

--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Administrari lanpostu baten prozesuan onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda

Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean, 2025ko urriaren 6eko 113 zenbakian, argitaratu da Aiarako Udaleko administrari plaza bat txanda irekiko lehiaketa-oposizio bidez betetzeko hautaketa-prozesuan onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda.

Lehenengo ariketaren data, ordua eta lekua adierazten dira.

Iragarkirako esteka

-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Lehenengo ariketari buruzko informazioa 

Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialaren 113. zenbakian, 2025eko urriaren 6an, adierazi zen bezala, hautaketa-prozesuko lehen ariketa 2025eko abenduaren 12an izango da, 10:00etan, Luiaondoko pilotalekuan (La Torre kalea 20, Luiaondo, Araba).

Kokapena:

https://maps.app.goo.gl/rpmYEBGCJxCBfwv86

Gomendioak: 

  • Aldez aurretik joatea. Kontuan izan Luiaondoko frontoiaren ondoan ez dagoela aparkatzeko leku askorik, eta, ziurrenik, urrun samar dagoen leku batean aparkatu beharko dela.
  • Garraio publikoan hainbat aukera daude: Araba busa, Bizkaibusa edo Renfe. Luiaondoko Renferen geltokia 15 minutura dago oinez.
  • Identifikazio-agiri ofizial batekin joan behar da. (NAN edo gidabaimena).
  • Boligrafoa

Lehenengo ariketaren ezaugarriak 

Oinarrietan adierazten denaren arabera:

6.1.1. Lehen ariketa.

Nahitaezkoa eta baztertzailea izango da.

Oinarri hauei erantsitako gai-zerrendan ageri diren gaien inguruko 60 galderako test moduko proba bat egin beharko da, aukeran lau erantzun dituena, horietako bakarra zuzena delarik. Gainera, gutxienez, erreserbako bost galdera gehiago sartuko dira, hala badagokio, baliogabe­tutako balizko galderak ordezteko. Ariketa honetan, erantzun zuzen bakoitzari puntu 1 emango zaio, eta okerreko erantzun bakoitzari erantzun zuzenaren balioaren herena kenduko zaio (hau da, hiru galdera oker bakoitzeko, puntu bat kenduko da). Erantzun gabeko galderek eta erantzun bikoitzek ez dute zehapenik izango.

Horrela, zuzenean lor daitekeen gehieneko puntuazio 60koa izango da (proba hau gainditzeko, beharrezkoa izango da, gutxienez, 30 puntuko puntuazioa lortzea gutxienez), hau da, lehe­nengo ariketa honen balioespenaren heinean, azken puntuazioko 20 punturen baliokidea. Azken puntuazioan, gutxienez 10 puntu ateratzen ez dituzten izangaiak automatikoki kanporatuko dira. Hala eta guztiz ere, aurkeztutako izangaien ehuneko 40 gutxieneko puntuazio horretara iristen ez bada, gutxieneko puntuazioa izango da gainditutakoen ehuneko hori ematen duena.

Epaimahaiak ariketa hori egiteko emandako denbora zehaztuko du ariketa proposatzen duen unean, baina iraupena ezin izango da laurogeita hamar minututik gorakoa izan.

Irailaren 14an, Laia Aiaraldea jabekuntza eskolaren ikasturtea aurkeztu da Amurrion. Bertan izan dira aurtengo ekintzak antolatu dituztenak: Aiarako Kuadrilla, Aiara, Artziniega, Amurrio, Laudio, Orozko, Urduña eta Okondoko udal ordezkariak eta Arabako Foru Aldundiko Berdintasun diputatua.
 
Hitzaldiak, tailerrak, aurkezpenak, topaketak, jardunaldi feministak, denetarik daude ikasturtean, Aiaraldeko emakumeek parte hartu dezaten. Beraz, animatu eta parte hartu Laia Aiaraldean!
 
Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31
Posta elektronikoa
info@aiarakoudala.eus