Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Martxoaren 10ean herritarrekin saio parte-hartzailea eraman zen aurrera eta bertan

Aiarako erronkak eta beharrak identifikatu ziren, gero Planean txertatuko direnak.

Martxoaren 10eko saio parte-hartzaileaz gain, azken aste hauetan, Udaleko ordezkari politikoekin eta Administrazio Batzarretako ordezkariekin ere egin dira lan-saioak, datozen urteetan udalerriarentzat atzematen diren lan-ildo eta asmo nagusiak, erronkak eta lehentasunak biltzeko.

Oraindik zure ekarpena egin dezakezu!

Martxotik darama inkestak zabalik eta Apirilaren 11-rarte zuk ere parte hartu dezakezu! Martxoko Saraube aldizkarian atera zen paperean eta bertako orrialdea moztu eta betez

parte hartu dezakezu. Gainera badago aukera digitalki ere egiteko, ondorengo esteka sakatuta: https://forms.gle/REtxhymrBwrg3RncA

Inkestan parte hartzen duzuenon artean eskualdeko produktuez osaturiko saski bat zozketatuko du Udalak.

Zure ekarpenak beharrezkoak dira etorkizuneko Aiara nolakoa izango den definitzen laguntzeko!

Animatu parte-hartzera!

11.495 euroko inbertsioa duen proiektu garrantzitsu horri esker, 2007ko azken irisgarritasun-plana berritu ahal izango da, eraikin eta/edo zentro publikoek dituzten behar guztiekin.

Aiarako Udalak udalerriko Irisgarritasun Plana, 23 Administrazio Batzarrak barne, eguneratu du, 11.495 euroko idazketa-proiektuaren esleipenari esker. Irisgarritasunaren arloko aurrerapenak eta beharrak jasotzen zituen azken dokumentua 2007koa da, eta ordutik ez da Plan honen antzeko inbentario edo erregistro berririk egin, arlo horretako beharrak jasotzen dituena. Tresna honi esker, oztopo arkitektonikoak kentzeko jarduera-ildo nagusiak eman ahal izango zaizkio udalerriari, bai eta jarduketa berriak guztiontzako diseinuaren irizpidearen arabera egiteko jarraibideak ere.

Proiektu honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza izan du.

MARTXOAREN 10EAN  HERRITARREKIN SAIO PARTE-HARTZAILEA EGINGO DA AIARA 2030 PROIEKTUAREN BAITAN.

Zeintzuk dira  etorkizuneko Aiara  imajinatzen duzunean zure lehentasunak, kezkak eta interesak? Etorri  eta jarri zure aletxoa,  Martxoaren 10ean, 18:30etan, Luiaondoko ludotekan.

Joan den azaroan, Aiarako Udalak «Aiara 2030. Etorkizuna eraiki dezagun» proiektua jarri  zuen abian, 2030 Agendarekin eta Garapen Iraunkorreko Helburuekin konprometituz. Prozesu honen helburua datozen urteetako udal-politika gidatuko duen Tokiko 2030 Agendaren Ekintza Plana zehaztea da.

Horretarako, bilerak antolatu dira udalerriko funtsezko eragileekin, eta horien artean zu zeu, Aiarako herritarra. Datorren martxoaren 10ean, 18:30etan, Luiaondoko ludotekan egingo den herritarren parte-hartze saiora gonbidatzen zaitugu, etorkizuneko Aiarako zure lehentasunak, kezkak eta interesak zeintzuk diren konta diezaguzun.

Animatu parte-hartzera!

AIARA 2030. ETORKIZUNA ERAIKI DEZAGUN

Aiarako Udaletik, Nazio Batuen Erakundeak bultzatzen duen 2030 Agendarekin bat eta garapen jasangarriarekin dugun konpromisoa erakutsi nahi dugu «Aiara 2030. Etorkizuna eraiki dezagun” proiektua martxan jarriz.

2015eko irailean, Nazio Batuen Erakundeak 2030 Agenda abiarazi zuen, herrialde, eskualde eta udalerri guztietan Garapen Jasangarriko 17 Helburu lortzeko ibilbide-orri gisa.

Agenda hau, lehen aldiz, administrazioko maila guztiei eta era guztietako erakundeei zuzenduta dago. Enpresak, unibertsitateak, GKEak  eta hainbat sektoretako elkarteak

2030 Agenda bere egiten ari dira.

Aiarako Udala Udalsarea 2030eko (udalerri jasangarrien euskal sarea) kidea da,  eta dagoeneko ibilbide luzea du tokiko iraunkortasunaren arloan. Beste urrats bat eman eta garapen iraunkorrarekin dugun konpromisoa erakutsi nahi dugu, Aiara 2030 proiektua martxan jarriz.

Aiarak mugimendu global honen parte izan nahi du,  planetaren oparotasunean eta babesean aurrera egin nahi duten helburu komun batzuen alde, pertsonak erdigunean jarriz eta inor atzean utzi gabe.

PROZESUA

Aiaran proiektu hau aurrera eramateko fase desberdinetako proiektua prestatu dugu, era parte-hartzailean eta transbertsalki (udal teknikari eta politikari, administrazio batzar eta herritarrekin) landuko dena.

Hasierako fasean, Agenda 2030-aren aurkezpena egingo da.  Ondoren, gaur egungo egoeraren analisiari ekingo zaio, horretarako gaur egungo plan, ekintza, etab.-ak identifikatuko ditugu baita udalerriaren erronka nagusiak batu ere.

Horren ondoren, Aiara 2030 proiektuaren adierazpen estrategikoari ekingo zaio, identifikatutako erronkei erantzuna emango dieten ekintzak marraztu eta udalerriak eramango duen bidea eta helburuak definituko dira.

Amaitzeko, ekintzen diseinu zehatzari ekingo zaio eta hauek Aiara 2030 Ekintza

Planean jasoko dira.

DOKUMENTUAK ETA INTERESEKO INFORMAZIOA

* DEIALDIA

Interesdun guztiei jakinarazten zaie udal honek onetsi egin duela administrazio orokorreko teknikari plaza baten hautaketa‑prozesuaren deialdia, 2021eko enplegu‑eskaintza publikoari dagokiona.

Interesdunek hautaketa‑prozesuan parte hartzeko eskaera udal‑bulegoetan, egoitza elektronikoaren bidez (ziurtagiri digitala behar da) edo oinarrietan ezarritako bitartekoen bidez aurkez dezakete. Horretarako, dagokion eskaera‑inprimakia bete eta dagokion dokumentazioa aurkeztu behar dute.

Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 21ean amaituko da, egun hori barne.

Hautaketa‑prozesuaren deialdia arautu behar duten oinarriak eta eskera‑eredua Aiarako Udalaren bulegoetan eta Aiarako Udalaren webgunean (www.aiarakoudala.eus.) daude eskuragarri.

-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

*   Aiarako Udaleko Administrazio Orokorreko teknikari plaza bat hautatzeko prozesurako onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda onartzea   

 -----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

*   Aiarako Udaleko Administrazio Orokorreko teknikari plaza bat hautatzeko prozesurako onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onartzea   

------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

DECRETO DE ALCALDÍA - 2022/517.- Resolución recurso P.A.B., modificación lista definitiva admitidos y excluidos presentados para el proceso selectivo de 1 plaza de TAG y modificación de fecha de 1º ejercicio.

---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Hautaketa-prozesuaren lehen ariketa 2022ko urriaren 6an izango da, osteguna, 10:00etan, ReforAmurrio Enpresaldeko auditorioan, El Refor z.g. Amurrion (Araba).

https://goo.gl/maps/Gf2RYZv7q3wjwf35A 

 -----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

* Lehenengo ariketa, azterketa-ereduak eta erantzun zuzenak

--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

* Administrazio orokorreko teknikari plaza baten hautaketa-prozesuko lehen ariketaren behin-behineko kalifikazioak

- -----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

* Administrazio orokorreko teknikari lanpostu baterako hautaketa-prozesuko lehen ariketako behin betiko kalifikazioak


- -----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------


* Administrazio orokorreko teknikari plaza bat hautatzeko hautaketa-prozesuko epaimahai hautatzailearen bileraren akta, behin-behineko kalifikazioei aurkeztutako alegazioa ebazten duena.

-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

* Administrazio orokorreko teknikari plaza baten hautaketa-prozesuko bigarren ariketaren behin-behineko kalifikazioak

-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Azalpen-oharra:

Bigarren ariketan egindako azterketak berrikusteko edo kalifikazioei buruzko erreklamazioak aurkezteko hiru egun balioduneko epea 2023ko otsailaren 6an amaituko da, astelehena.

Azterketa berrikusi ondoren, beste hiru egun balioduneko epea irekiko da azterketako kalifikazioei buruzko erreklamazioak aurkezteko.

-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

* Administrazio orokorreko teknikari plaza baten hautaketa-prozesuko bigarren ariketaren behin betiko kalifikazioak

--------------------------------------------------------------------------------------------------------------

* Administrazio orokorreko teknikari plaza baten hautaketa-prozesuko behin-behineko kalifikazioak

-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------

* Administrazio orokorreko teknikari plaza baten hautaketa-prozesuko behin betiko kalifikazioak

----------------------------------------------------------------------------------------------------------------

* Aiarako Udaleko Administrazio Orokorreko teknikari lanposturako karrerako funtzionario izendatzeko behin betiko proposamena

-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------

* Administrazio Orokorreko teknikariaren lan-poltsa eratzea

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31