Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara
Irailaren 16an, Laia Aiaraldea ikasturtea aurkeztu da Okondon. Bertan izan dira aurtengo ekintzak antolatu dituztenak: Aiarako Kuadrilla, Aiara, Artziniega, Amurrio, Laudio eta Okondoko udal ordezkariak eta Arabako Foru Aldundiko Berdintasun zuzendaria. Hitzaldiak, tailerrak, aurkezpenak, jardunaldi feministak, denetarik daude ikasturtean, Aiaraldeko emakumeek parte hartu dezaten. Beraz, animatu eta parte hartu Laia Aiaraldean!

Aiarako Udalak 2021-22 ikasturteanudalerrian euskara ikasteko taldeak sortzeko inskripzio-epea ireki du irailaren 28ra arte(asteartea)

DEIALDIAREN HELBURUA

Udalerrian bertan gutxienez 165 orduko iraupena izango luketen euskara ikasteko taldeak sortzeko aukera aztertzea.

TALDEAK OSATZEA

Euskara ikasteko taldeak osatzeko, maila egokiko gutxieneko ikasle kopurua beharko da. Beharrezkoa izanez gero, mailaketa-probak egingo dira.

IZENA EMATEKO EPEA

Irailaren 28ra arte, Aiarako Udaletxean (astelehenetik ostiralera, 9:00-14:00), edo Luiaondoko udal bulegoan (astelehena 9:00-12:00, eta asteazkena 12:00-15:00) Izena emateko beste modu bat, www.aiarakoudala.eus helbidean aurkituko duzun inskripzio-orria jaitsi, bete, etaHelbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera bidaltzea.Izena emandako guztiei deituko zaie, dagokien informazioa emateko.

UDAL BEKA

Ikastaroaren hasieran ikasleek AEKri dagokien matrikula-kostua ordainduko diote eta 2022ko urrian udal beka eskatu ahalko dute; bekaoinarrietako baldintzak betetzen dituztenei Udalak matrikula-kostuaren %100 arte itzuliko die.

*INFORMAZIO GEHIAGO:

Aiarako Kuadrillaren Euskara Zerbitzuan:945 39 91 22 Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

2021-2022 Ikastaroen Kartelean akatsak aurkitu ditugunez, aurtengo eskaintzaren behin betiko kartela bidaltzen dizuegu.

Anima zaitezte! Irailaren 14ra arteko epea dago.

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILAK ESKUALDEKO INGURUMEN HEZKUNTZA ETA EDUKIONTZIAK ELEKTRONIKOKI IXTEKO SISTEMAREN EZARPENA FINANTZATUKO DITU.

Eusko JAURLARITZAREN GARAPEN EKONOMIKO, IRAUNKORTASUN ETA INGURUMEN SAILAREN diru-laguntza lortu du Aiarako Udalak, 1.185 euroko laguntzarekin, 2030erako Eskola Agenda proiektuaren garapenari jarraipena emateko eta Garapen Iraunkorreko Helburuak eskola-curriculumean txertatzeko.


Diru-laguntza horri esker, ingurumen-sentsibilizazioan eta -hezkuntzan aurrera egiten jarraituko da, Etxaurren Ikastolaren eta ikastetxeko kide guztien eskutik.

Jendaurrean jartzen da 2021eko uztailaren 15etik abuztuaren 31ra arteko egun baliodunetan, biak barne, honako kontzeptuari dagozkion ordainagiriak borondateko epean ordaintzeko jarriko direla:

- HIRI OHZ (Lehenengo ordinketa:Ordainagiriaren  %50).

       ORDAINTZEKO TOKIA ETA MODUA:

        1. Banku erakundeetan helbideratutako ordainketak: Aurreko urteetakik ordainketa helbideratuta daukatenek ez dute inolako izapiderik egin beharko; udala arduratuko da izapidetzeaz eta 2021ko uztailaren 30ean egingo da ordainketa.

        2. Helbideratu gabeko ordainketak:

              Kutxabank: Kutxazainetan, txartelarekin edo libretarekin. Urruneko bandkaren bidez. Bulegoko leihatilan (ordutegiaren arabera).

              Nire ordainketa online: Eusko Jaurlaritzaren ordainketa pasabidea, txartelarekin.

              Udaletxeko Bulegoetan.

Adierazitako epean ordaintzen ez duten zergapekoek % 20ko gainkargua izango dute eta premiamendu bidez kobratzeko prozedura hasiko da.

Hau guztia jendaurrean jartzen da, orok jakin dezan.

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31